Azken berriak
atzera ES|EN
Nazio Batuen errekonozimendua merezi izan du Euskal Herriko uren kudeaketa

Euskal Ur Agentziak (URA), Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuordea den Ana Oregik ordezkatua, eta URAko teknikaria den Iaki Urrutiark, ur-baliabideen euskal kudeaketaren funtsezko puntuak aurkeztu zituzten, martxoaren 16tik 20ra Istanbulen izandako Uraren V. Foro Mundialean UNESCOk antolatutako ekintza batean. Arlo honetan, UNESCOn dagoen Urari buruzkoMunduko Ebaluazio Programak (WWAP) koordinatutako ur-baliabideen ebaluatze txostenean sartutako euskal kasu-azterketa aurkeztu zen.

Txostenean mundu-mailako ur-baliabideen kudeaketan jardunbide egokien 20 kasu-azterketak aztertzen dira. Aldi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoak gobernantzaren hobekuntzan, uraren partehartze publikoaren sustapenean, klima-aldaketaren moldaketan edota nazioarteko erakundeekin ur eta saneamenduzko Milurteko Garapen Helburuen betetzerako lankidetzan egindako aurrerapenak aintzat hartu dira.

UNESCO Etxeak prozesu osoan zehar parte hartu du, 2005 urtea geroztik, Euskal Ur Agentzia UNESCOko WWAP programarekin izandako harremanak sustatuz, EAE-ren ur-baliabideen kudeaketak Nazio Batuen elkarren segidako aesker onaren emaitza izanik.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Txostena - kasu-azterketa: Facing the challenges

Uraren V. Foro Mundiala

Prentsa dosierra (pdf - 74KB)

Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antiolamendu eta Uren sailburuordea, eta UNESCOko Engin Koncagl, pasadan martxoaren 17an Instanbuleko Foroan egin zen kasu azterketen aurkezpen ekitaldian.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco