Azken berriak
atzera ES|EN
Ura eta saneamenduaren inguruko aditu independenteak atzo aurkeztu zuen lehen txostena Giza Eskubideen Kontseiluaren aurrean

2009ko martxoaren 9an, astelehenean, ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen inguruko aditu independente Catarina de Albuquerquek txostenaren atarikoa aurkeztu zuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 10. bilkuran. 2008ko azaroan ekin zion agintaldiari eta hori izan da aurkeztu duen lehendabiziko lana; UNESCO Etxea ere aurkezpen horretan izan zen.

Aditu independentea sortzea eragin zuen historia aztertzen du txostenak, eta agintaldiaren inguruko zenbait alorri buruz eztabaidatzeko interesa duten alderdi batzuekin izandako bileren berri ere ematen du. Txostenean, batik bat, aditu independenteak azaldu du agintaldia gaika antolatu nahi duela, urte bakoitzeko gai bati helduko diola, eta agintaldiko lehenengo urtean saneamenduak izango duela lehentasuna. Horrezaz gain, aditu independenteak jakinarazi du jardunbide egokiak hautemateko irizpidea sortzeari ere garrantzi handia ematen diola eta gaiari buruz kontsultak egin ahal izateko aditu bat izaten saiatuko dela 2009. urtean.

Catarina de Albuquerquek esan zuen Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioak egindako azterketatik ateratako ondorioak 2007an aurkeztu zen Giza Eskubideen Kontseiluaren aurrean oso lagungarriak izan direla agintaldiak iraun bitartean aztertu beharko liratekeen gaiak hautemateko, hasierako oinarria adierazten baitute.

Lehentasuna saneamenduari emateko erabakiari dagokionez, argitu zuen saneamendu-zerbitzua eskuragarri izateak onura asko dakarrela, baina, hala ere, Milurteko Garapen Helburuen artean lortzeko utzien eta urrutien dagoen helburua dela. Adierazi zuen oso garrantzitsua dela gobernuei eta interesa duten alderdiei argi eta garbi esatea saneamenduarekin zerikusia duten betebeharrak daudela eta, horrezaz gain, berebiziko garrantzia duela jardunbide egokiak elkarren artean trukatzeak, dagozkien betebeharrak bete ditzaten neurriak hartzeko estatuek.

Aditu independenteak baieztatu egin zuen agintaldiko lehen bisita Costa Ricara izango dela, 2009ko martxoan, hain zuzen.

Etorkizunerako dituen egitasmoei buruz galdetuta, adituak adierazi zuen agintaldiko bigarren urtean, batetik, sektore pribatuak duen zeregina aztertzeko asmoa duela, eta, bestetik, ura eta saneamendua izateko eskubidearen eta klima-aldaketaren artean dagoen lotura aztertzeko asmoa duela.

Txostenari buruz eta agintaldiko lehendabiziko urtean saneamenduari lehentasuna emateko adituak independenteak hartutako erabakiari buruz aritu ziren batik bat gobernuetako ordezkariak.

Bilkuraren amaiera aldera, Catarina de Albuquerquek adierazi zuen itxaropentsu dagoela eta espero duela Uraren Munduko Foroaren hurrengo adierazpenaren bidez berrestea urarekin eta saneamenduarekin zerikusia duten Giza Eskubideen aldetik betebeharrak daudela.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Edateko ura eta saneamendua eskuragarri izatearekin zerikusia duten giza eskubideen aditu independente Catarina Albuquerqueren atariko txostena (A/HRC/10/6)

Aditu independentearen azken mezuaren adierazpena eta bideoa

Informazio osagarria:

UNESCO Etxea - Ura izateko giza eskubidea


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco