Azken berriak
atzera ES|EN
MARTXOAK 22: URAREN MUNDUKO EGUNA 2009

2009ko Uraren Munduko Eguna, urtero bezala, martxoaren 22an ospatuko da, eta aurten, Ura banatuz aukerak banatzen izango da lelo nagusia Izan ere, aurten, mugaz haraindiko ur-baliabideekin lotutako alderdiak azpimarratu nahi dira.

Munduan mugaz haraindiko 263 arro eta aintzira daude 145 herrialderen lurretan; hau da, Lurreko azalaren erdian ia. Era berean, mugen azpian ur gezako metaketa handiak daude, lur azpiko akuiferoetan.

Guztion beharrak asetzeko adina ur dagoen arren, ur-baliabideak ez daude bidezko eran banatuta, eta maiz ez dira era egokian kudeatzen. Leku batzuetan, kalitate oneko ura eskuratzeko aukera nabarmen gutxitu da, pertsonek, industriak eta nekazaritzak sortutako kutsadurarengatik.

Munduan ur-baliabide urriak izanez gero herrialde guztiak beren ur-beharrak asetzen saiatuko direnez, gatazkak sortzeko arriskua dago. Hala ere, lankidetzaren bidez egin behar zaio aurre, ez gatazkaren bidez. Hain zuzen ere, azken 60 urteotan, urarekin lotutako nazioarteko 200 itun baino gehiago sinatu dira, eta 37 kasutan baino ez da indarkeria erabili estatuen artean, urarekin zerikusia duten arrazoiengatik.


Informazio gehiagorako:

Uraren munduko eguna

GGKEetako Espainiako Koordinakundeko Manifestua

Nazio Batuen Uraren Garapenari buruzko Munduko III. Txostena

Ura izateko giza-eskubidea

Prentsa oharra - ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen inguruko aditu independente Catarina de Albuquerque




Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco