Azken berriak
atzera ES|EN
NAZIO BATUEN URARI BURUZKO TXOSTEN BERRIAK GARAPENAREKIKO URAREN GARRANTZI ERABAKIGARRIA AZPIMARRATZEN DU

URA mundu aldakorrean izenburupean atera den Nazio Batuen Uraren Garapenari buruzko Munduko III. Txostena aurkezteko, Uraren Nazioarteko V. Foroa ezinbesteko eremutzat aukeratu da, martxoaren 16tik 22ra Istanbulen ospatuko dena.

Ur Baliabideak Ebaluatzeko UNESCOko Munduko Programak egina, hiru urteetan egindako txostena Nazio Batuen 26 agentzien lan koordinatuaren emaitza da.
Txostenak ur baliabideen erabilera eta kudeaketaren mundu-mailako ebaluazioa egiten du, eta azken edizio honetan, ur baliabideen etengabeko eskaeren igoerak garapen eta ekonomia-hazkundean lortutako maila arriskuan jartzen duela adierazten du.

Txostenaren edukien artean, atal batean bitzen dituen ur-kudeaketari buruzko kasu-azterketak azpimarra daitezke, eta haien artean, aipagarrian da bigarren aldiez Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko atal bat dagoela bertan.

UNESCO Etxeakoko Ingurumena Sailak eta Euskal Ur Agentziak (URA) lankidetzan dihardute 2005. urtea geroztik WWAP programaren baitan, eta txosten honetan eta Euskal Herriko kasu-azterketan parte hartu dute prozesu aditu lagun bezala.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO

WWAP programa

Euskal Herriko kasu-azterketa


Uraren Nazioarteko V. Foroa Txostenaren aurkezpena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco