Azken berriak
atzera ES|EN
MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1975. urteaz geroztik, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dute Nazio Batuek martxoaren 8an. Aurten,"Elkarren eskutik emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriarekin amaitzeko" da lelo nagusia.

Nazio Batueen ldazkari Nagusi Ban Ki-Moonek adierazi bezala, emakumeen aurkako indarkeriak zuzen zuzenean zapaltzen du Nazio Batuen Gutunak aldarrikatua, hau da, gizarte-aurrerabidea sustatu eta bizi-maila igo behar dela, askatasunaren kontzeptua zabalduz.

Kanpaina honen bitartez, kontzientziazioa handitu eta elkarlana sustatu nahi dira emakumeen oinarrizko eskubideak eta duintasuna errotik urratzen dituen arazoari aurre egiteko.
Horrexegatik azpimarratzen du Idazkari Nagusiak Emakumeak ahalduntzeko politika ekonomiko eta sozialak egin behar direla. Indarkeriarik eza sustatuko duten programa eta aurrekontuak behar ditugu. Emakumeei buruz.ko irudi baikorra zabaldu behar dute komunikabideek. Legeek argi utzi behar dute indarkeria erabiltzea delituzko jarduera dela eta hura darabiltenen erantzukizuna exijitzeaz gain, betearazi egin behar ditu erabakitzen diren erantzukizun-neurriak.

Ildo horretatik Emakumeen Aurrerabideari buruzko 2008/2009 Munduko Txostena kaleratu berri du UNIFEMek, eta bertan adierazten da oraindik bide luzea dagoela egiteko, emakumeek eta gizonek eskubide berdinak izan ditzaten. Esate baterako, ordezkaritza politikoaren arloko parekidetasunari erreparatuz gero, txostenak nabarmentzen du soilik 24 herrialdetan iristen dela emakumeen ordezkaritza %30era; nahiz eta ehuneko hori den Emakumeen Munduko Konferentziaren arabera (Beijing, 1995), masa kritikoa osatzeko gutxieneko helmuga. Munduak krisi ekonomikoa bizi duen garai honetan, txostenak gogorarazten digu agerikoa dela oraindik generoen arteko desoreka eta, ondorioz, genero-berdintasuna alde lan egiten jarraitu behar dugula, hori baita pobrezia murrizteko eta gizarteen egiazko garapena lortzeko bidea.

Unesco Etxeak bat egin nahi du Ban Ki-Moonen mezuarekin, eta bereziki azpimarratu nahi du genero-ikuspegiaren garrantzi handia, Milurtekorako Garapen Helburuen Kanpainako helburua eta, aldi berean zehar-lerroa baita. Finean, euskal gizarteari adierazi nahi diogu behar beharrezkoa dela genero-ikuspegia eta Nazio Batuen irizpideak aintzat hartzea eta betetzea, hori baita bide bakarra emakumeek eta gizonek eskubideak eta ilusioak parteka ditzagun, eta gure gizarteak berdintasun eta justizia-mailak: handi ditzan.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Emakumearen Nazioarteko Eguna 2009

Emakumeen Aurrerabideari buruzko 2008/2009 Munduko Txostena

Nazio Batueen ldazkari Nagusiaren kanpaina Emakumeen aurkako bortxakeriaren
desagerpenaren alde elkarturik


Emakumeak Nazio Batuen Sisteman

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco