Azken berriak
atzera ES|EN
KLIMA-ALDAKETA, GAZTEEK GAZTEENTZAT IDATZIA. Giza Garapenari buruzko 2007/2008 Txostenaren euskarazko bertsioa eskuragarri dago

Eskolako Agenda 21en programari Nazio Batuen inguruko erreferentziazko zenbait material eranste aldera, Garapenerako Nazio Batuen Programaren (ingelesez, UNDP) Giza Garapenari buruzko Txostena (2007/2008) gazteentzako bertsioan argitaratu da, euskaraz eta gaztelaniaz. Bertan, klima-aldaketa giza garapenerako mehatxu nagusitzat hartzen da.

Garapenerako Nazio Batuen Programak eta Peace Child-ek Itxaropenaren eta etsipenaren artean bi gradu baino ez izeneko txostena argitaratu zuten 2008an, gazteek gazteentzat idatzia. Bertan, Giza Garapenari buruzko Txostenean jasotzen diren giltzarri nagusiak biltzen dira. Klima-aldaketa da txostenaren gai nagusia, eta garapenerako mehatxua den aldetik lantzen da gaia.

Bertsio elebiduna EAEko ikastetxeetan banatuko da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetzari esker.

Txostena, pdf formatean, eskuragarri dago ondoko estekan:

Giza Garapenari buruzko Nazio Batuen 2007/2008 Txostena, gazteek laburtuta (pdf 4 MB)




Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco