Azken berriak
atzera ES|EN
Cervantes Institutuak "El futuro de las lenguas" asteko liburua izendatu du

UNESCO Etxeko argitalpenak hizkuntz gutxituen berreskurapena eta eleaniztasuna sustatzen ditu tokiko, herrialdeko zein estatuko dimentsioan.

Cervantes Institutuak UNESCO Etxeko El futuro de las lenguas. Diversidad frente a uniformidad asteko liburua izendatu du Hizkuntzen Mundu-mailako Egunean, otsailaren 20an ospatu dena.

El futuro de las lenguas. Diversidad frente a uniformidad liburua, Nazio Batuetako 2008ko Hizkuntzen Nazioarteko Urteren omenez argitaratua, munduko panorama linguistikoaren aldaketaz mintzo diren bertoko zein kanpoko esperientziak eta ikuspegiak azaleratzen ditu. Bertan nazioarteko aditu ezagunak Europa, Hego Amerikan, Asian, Afrikan eta Hego-Pazifikoan aniztasunaren sustapenaz aritzen dira.

UNESCO Etxeko AMARAUNA taldeak burututako eta editatutako argitalpen honetan, globalizazioa, immigrazioa edota teknologia berrien zabaltzea mintzagai duten XXI. mendeko hizkuntzen egoerari buruzko hainbat artikulu daude irakurgai, bertoko zein nazioarteko hainbat adituren eskutik. Catarata Argitaletxeko Ensayos UNESCO Etxea bildumaren baitan burututako El futuro de las lenguas. Diversidad frente a uniformidad liburua Bilboko Udaletxeko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailaren laguntzaz.

Kolaboratzaile bereziak
Liburuan egile hauen testuak topatuko ditugu: Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrileko Unibertsitate Autonomoa), Carme Junyent (Bartzelonako Unibertsitatea), Marie-Claude Matti Muller (Venezuelako Unibertsitate Naguia), Jos Antonio Flores Farfn (CIESAS-Linguapax, Mexiko), Justo Bolekia Bolek (Salamancako Unibertsitatea), Sun Hongkai (Etnologia eta Antropologia Institutoa, Txinako Gizarte Zientzien Akademia), Darrell Tryon (Australiako Unibertsitate Nazionala), Mnica Sabata (Linguapax) eta Beln Uranga (Amarauna-Hizkuntzen Sarea-UNESCO Etxea).


Informazio gehiago:

Libururaren aurkezpena

Harremanetarako pertsona:
Maider Maraa,
m.marana@unescoetxea.org - 944276432

Cervantes Institutua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco