Azken berriak
atzera ES|EN
Otsailak 21: AMA-HIZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ama-hizkuntzaren Nazioarteko eguna 2000. urtean ospatu zen lehen aldiz, UNESCOren Konferentzia Nagusiak sustatuta. Egun horrek hizkuntza aniztasuna eta hezkuntza eleanitza bultzatzea ditu helburutzat eta arlo hauen inguruko sentsibilizazioan eragin nahi du: elkar-ulertzean oinarritzen diren kultura eta hizkuntza ohituretan eta hauen arteko elkarrizketan.

2009ko otsailaren 21ean ospatuko den Ama-hizkuntzaren 10. Nazioarteko Egunak, Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen amaierarekin bat egiten du. Hizkuntzen Urteak ehunka laguntzaile izan ditu munduan zehar hizkuntzen, eta batez ere, arriskuan dauden hizkuntzen inguruko ekimenen sustapenean.
UNESCO Etxeak ere helburu horretan aritu da 2008. urtean bideratutako hainbat ekimenen bidez, Hizkuntzen Nazioarteko Urtea Euskal Herri mailan bultzatuz.
UNESCOk mundu mailan Hizkuntzen Nazioarteko Urteak 2008 izan duen eraginaren ebaluaketa egingo du, munduan zehar eman diren proiektuen nondik norakoak aztertuz.

Horretaz aparte, urte honetan, UNESCOren Desagertzeko Arriskuan Dauden Hizkuntzen Atlasaren edizio berria aurkeztuko da. Liburu honen helburua munduko hizkuntza aniztasuna gordetzeko beharraz ohartaraztea eta hizkuntzek jasaten dituzten arriskuen berri ematea izango da. Atlasaren hirugarren edizio honek azken garaietako berriztapenak barneratuko ditu eta 2009ko otsailaren amaiera aldera web gunean Atlasaren bertsio bat eskuragarri izango da.


Informazio gehiago:

UNESCO Etxearen Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen itxiera

Los idiomas: un vnculo inestimable con el pasado y el futuro

Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2009

UNESCOren Desagertzeko Arriskuan Dauden Hizkuntzen Atlasa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco