Azken berriak
atzera ES|EN
GIZA ESKUBIDEEN AURKIBIDE UNIBERTSALA, interneteko baliabide dokumental berria

Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak (OACDH) Giza Eskubideen Aurkibide Unibertsala izeneko web-orria aurkeztu du. Bertan, ondoren aipatzen diren adituen nazioarteko organoen dokumentuak (Oharrak, Gomendioak eta Txostenak) kontsulta daitezke:


Giza Eskubideei buruzko Hitzarmenak babesteko 7 Organoak, Giza Eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenen aplikazioa ikuskatzeko ardura dutenak:

o Arrazagatiko Diskriminazioa Desagerrarazteko Batzordea
o Eskubide Sozial, Ekonomiko eta Kulturalen Batzordea
o Giza Eskubideen Batzordea
o Emakumeen Diskriminazioa Desagerrarazteko Batzordea
o Torturaren Aurkako Batzordea
o Haurraren Eskubideen Batzordea
o Langile Migratzaile guztien eta haien Familien Eskubideen Babeserako Batzordea

(Horrez gain, Hitzarmenak babesteko Organoen Azken Oharrei buruz gobernuek egindako adierazpenak ere aurki daitezke datu-basean)

Giza Eskubideen Batzordeko Prozedura Bereziak:
o Errelatore Bereziak, Idazkari Nagusiaren Ordezkari Bereziak, Aditu Independenteak eta Lan-taldeak.

Orain arte, Hitzarmenak babesteko Organoen Azken Oharrak eta Prozedura Berezien Txostenak bi modutara bakarrik kontsulta zitezkeen: OACDHren webgunean eta Nazio Batuen Dokumentuen Artxibo Sistemaren bitartez (DAS).
Orain, berriz, Aurkibidea webgune horien osagarri da; izan ere, aukera ematen du bilaketa hitz gakoen bidez egiteko, eta eskubidearen, herrialdearen eta organoaren arabera. Horrela, dokumentu bakoitzean paragrafo jakinak aurki daitezke zuzenean. Gainera, lehen aldiz, aditu independenteen Ohar eta Gomendioak estekatuta agertzen dira.

www.universalhumanrightsindex.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco