Azken berriak
atzera ES|EN
Abenduaren 1a. HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 1ean HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Osasunaren Munduko Erakundeak 1988. urtean horrela izendatu zuenetik Nazio Batuetako egutegian garrantzi berezia hartu duen eguna da. Egun hori ospatzearen helburua bikoitza da: alde batetik gaitzaren aurka lorturiko aurrerapausuei buruzko informazioa ematea, eta, bestalde, etorkizuneko erronkak finkatu eta azpimarratzea.

ONUSIDA Erakundeak, HIESAri buruzko Nazio Batuen Programa Bateratuak, 1997. urtean gaitzaren aurkako ekimen jarraikorragoak egin beharra aitortu zuen, eta horrela izanik, HIESAren aurkako urteko lehen kanpaina abian jarri zuen. Aurten, kanpainaren gune nagusia emakumeengan HIESAk duen eragin berezia da.

Egun horretako ekimenen artean Osasunaren Munduko Erakundeak eta ONUSIDAk 2004ko txostena aurkeztu zuten, pasa den azaroaren 23an, "La situacin de la epidemia del SIDA 2004" izenekoa, hain zuzen. Bertan agerian uzten da HIESA etengabe hedatzen ari dela, eta gainera, gero eta eragin handiagoa izaten ari dela emakumeengan, izan ere, gaitza dutenen pertsona helduen artean (37.2 milioi pertsona) ia erdia emakumezkoak dira.

Informazio gehiago:

HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Txostena: La situacin de la epidemia del SIDA 2004

                    HIESAREN aurkako Programa

UNESCO eta HIESA

Zuzendari Nagusiaren agiria

Nuevo correo de la UNESCO. 2004ko urria

HIESA eta Kultura

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco