Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen aurrean egindako ahozko adierazpenean parte hartu du, Gazako egoera gaitzesteko.

David Fernndez Puyana, UNESCO Etxeako ordezkaria eta Giza Eskubideen Garapenerako eta Nazioarteko Zuzenbidea Ezartzeko Espainiako Elkartekoa (AEDIDH), Genevan izan zen, Giza Eskubideen Batzordeak Gazako krisiaz jarduteko egindako 9. ezohiko bilkuran, eta ahozko adierazpena egin zuen Giza Eskubideen Defentsa eta Sustapenerako Elkarteen Espainiako Federazioaren izenean. 15 Gobernuz Kanpoko Erakunde (GKE) daude federazio horretan, besteak beste, UNESCO Etxea eta AEDIDH.
Beste 23 GKEk ere hartu zuten hitza; aipatzekoak dira Human Rights Watch, Nazioarteko Amnistia, Juristen Nazioarteko Batzordea, Nazioarteko Caritas, eta Cairo Institute for Human Rights. Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean hiru jarrera hauek nabarmendu ziren:

1) Gazako Zerrendan interbentzio militarra egitea beharrezkoa zela adierazi zutenak.
2) Israeldarren eraso militarra salatu, eta, aldi berean, palestinarren autodeterminazio-eskubidea defendatu zutenak.
3) Batez ere biktimak kontuan hartu zituztenak. Biktimak izan ziren GKE horien diskurtsoaren ardatz, eta Nazio Batuen nazioarteko batzorde berri bat sortzea eskatu zuten, Gazako Zerrendan gertatutako Nazioarteko Giza Zuzenbidearen eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen urraketak ikertzeko.

Ordubeteko atsedenaldiaren ostean, ebazpen-proiektua (A/HRC/ S-9/L.1/Rev. 2) bozkatu zuten, Egiptok Afrikako Taldearen izenean, Pakistanek Organisation of the Islamic Conference (OIC) erakundearen izenean eta Kubak Lerrokatu gabeko Estatuen Mugimenduaren izenean aurkeztua. Ebazpenaren aldeko erabakia hartu zuten: 33k aldeko botoa eman zuten, 13 abstenitu egin ziren, eta estatu batek aurkako botoa eman zuen. Botoei dagokienez, aipatzekoa da:
1) Europar Batasunaren jarrera eta beste zenbait estatuena (Japon, Koreako Errepublika, Eslovenia, Eslovakia eta Bosnia-Herzegovina barne): Israelen erantzun armatuaren aurka agertu ziren, gehiegizkoa eta Nazioarteko Giza Zuzenbidearen aurkakoa izateagatik; iritzi zuten, hala ere, aurkeztutako testuan Hamasi ez zaiola gatazka honen erantzukizunik egozten.
2) Kanadaren jarrera: ebazpen-proiektuaren aurkako botoa eman zuen estatu bakarra izan zen. Aurkako botoa emateko argudiatu zuen Hamas zela egungo egoeraren erantzule nagusia.
3) Kamerun: Europar Batasunarekin bat egin zuen Afrikako estatu bakarra.

Ebazpenean honako eskaera hauek egiten dira:
1) Begirale bereziak (hots, gai jakin batzuetan adituak) bidaltzea Gazako Zerrendara, Nazioarteko Giza Zuzenbidearen eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen urraketei buruzko txostena egiteko.
2) Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak (OHCHR) Gazan duen presentzia sendotzea, gertatutakoari buruzko ikerketa egitea, eta gatazkari buruzko txostenak aurkeztea aldizka Giza Eskubideen Batzordearen bilkuretan.
3) Bi aldeei dei egitea su-etenari berehala ekin diezaioten, eta Nazioarteko Giza Zuzenbidea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea errespeta ditzaten.
4) Nazio Batuek misio berezia bidaltzea, Palestinako biztanleria zibilak pairatutako kalteen ebaluazioa egiteko, eta Nazioarteko Giza Zuzenbidea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzen ote diren ikusteko.
5) Nazio Batuen idazkari nagusiak ikerketa bat irekitzea, Nazio Batuen Erakundeak palestinar errefuxiatuentzat Ekialde Hurbilean duen agentziak (UNRWA) pairatutako erasoa aztertzeko.
Bilkura ez zen batere gozoa izan, tentsioz betea eta ahaztezina baizik, hainbat GKE eta misio diplomatikoen hitzaldiek berebiziko samina adierazi baitzuten. Benetan atsekabetuta gaude ez garelako auzi honi erantzun bateratu bat emateko gai izan.

INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO:

Giza Eskubideen Batzordearen aurrean egindako ahozko adierazpena.

Giza Eskubideen Batzordeak Gazako krisiaz jarduteko egindako 9. ezohiko bilkura

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco