Azken berriak
atzera ES|EN
IMMIGRAZIOARI BEGIRADA: HIZKUNTZAK ETA IMMIGRAZIOA

2008ko abenduan IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiak bere Immigrazioari begirada aldizkariaren 25. alean Hizkuntzak eta Immigrazioa ikerketa zabaldu zuen. Ikerketa hau UNESCO Etxeko Amaraunaren eta Ikuspegiren talde teknikoak egin zuen 2007. urtean zehar, emaitzak 2008ko maiatzean agertu zirelarik Hizkuntzak eta Immigrazioa izeneko argitalpenean.

Agertu berri den aldizkari honetan gure inguruan erabili edo entzuten diren immigrazioko hizkuntzak identifikatu duen ikerketaren laburpena ikus dezakegu. Lehentasunezko helburu gisa, hizkuntza-aniztasunari buruzko informazio soziolinguistikoa hedatu nahi du argitalpenak, modu oinarrizkoan eta didaktikoan aurkeztuta, eta gizarte-sentsibilizazioan eragin nahi du egoera horrek sortzen duen hizkuntza- eta kultura-aberastasunaren inguruan. Hori dena gizartean elkar-ulertzea eta elkarbizitza erraztu eta sustatzeko asmoz.

Aldizkari hau, euskaraz eta gaztelaniaz kaleratutakoa, UNESCO Etxea eta Ikuspegiren web orrietan eskuragarri dago. Era berean, Hizkuntzak eta Immigrazioa argitalpen osoa eta Euskara, immigrazioa eta hizkuntza-eskubideak liburua ere web gune horietan eskuratu daitezke.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Immigrazioari begirada aldizkaria (855 KB)

Liburua: Hizkuntzak eta immigrazioa (16 MB)

Liburua: Euskara, immigrazioa eta hizkuntza-eskubideak (876 KB)

IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco