Azken berriak
atzera ES|EN
KULTURARAKO ESKUBIDEA JARDUNALDIAN PARTE HARTU DU UNESCO ETXEAK BARTZELONAN

Maider Maraak, UNESCO Etxeako Kultura eta Giza Garapena Lerroaren arduradunak, Kulturarako eskubidea jardunaldian parte hartu zuen, azaroaren 24ean, ekitaldia Bartzelonako Unibertsitateko Eskubide Fakultateak antolatuta izan zelarik, Vicen Aguado eta Francisca Prez irakasleen bidez.

Jardunaldiak Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideei buruzko Nazioarteko Itunaren 15. Artikuluaren inguruko gogoeta sakona bideratzea zuen helburutzat. Artikulu honek bizitza kulturalean parte hartzeko pertsona ororen eskubidea aldarrikatzen du. Nazio Batuetako Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen Batzordean kultura-eskubideen inguruko lan handia egin du, elementu hori giza duintasunaren oinarritzat hartuz. 1992 eta 2008. urteetan eztabaida orokor bana egin zituen 15. artikuluaren inguruko ohar orokorra prestatzeko asmoarekin, egun Nazio Batuetako Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen Batzordeko kulturarako eskubidearen begiralea den Jaime Marchn Romerok egiten ari dena, hain zuzen.

Jardunaldi honetan hainbat irakasle eta kultura-eskubideen arloko adituek Jaime Marchn-ekin eztabaidatzeko aukera izan zuten, bere gain dagoen Ohar Orokorraren inguruan puntu eta ikusmolde ezberdinak jorratuz. Horiez gain, Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen Batzordeko Lehendakari-ordea den Roco Barahona Rierak, eta OIDELeko Zuzendaria eta Friburgoko Taldearen partaide den Alfred Fernndezek ere parte hartu zuten, besteak beste.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Jardunaldiaren egitaraua

Friburgoko Kultura-eskubideak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco