Azken berriak
atzera ES|EN
URA ETA LANKIDETZA: EAEko ur-operadoreek konpromisoa hartu dute uraren eta saneamenduaren garapenerako laguntzan jarduteko

Pasa den abenduaren 16an Euskal Fondoak Donostiako Miramar jauregian antolatutako Urari eta Lankidetzari buruzko jardunaldian parte hartu zuen UNESCO Etxeak, eta 40 lagun inguru bildu ziren bertan.

Euskal Fondoa tokiko euskal erakundeen Lankidetza Fondoa da, eta lankidetza-proiektuak garatzen ditu Nikaraguan, El Salvadorren, Kuban eta Saharako lurraldeetan. Bere proiektuen ia % 42 urari eta saneamenduari dagokio. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren eta ia 90 udalen lankidetza-fondoen bidez garatzen dira.

Jardunaldi honi hasiera eman zioten Ainhoa Belolak, Donostiako Udaleko Lankidetzako zinegotzi eta Euskal Fondoko altxorzainak, eta Alberto Ruiz de Azuak, Arriagorriagako alkate eta aldi berean Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko lehendakariordeak.

Josu Sanz UNESCO Etxeko ingurumen-saileko arduradunak zabaldu zuen jardunaldia, eta munduan dagoen uraren krisiaren berri eman zuen. Bertan, Nazio Batuek berriki ur eta saneamenduari buruz egin dituen txostenetako daturik berrienak azaldu zituen, eta garapenerako lankidetzako ekimenak eta gai berritzaileak ere landu ziren, ura izateko giza eskubidea kasu.

Jarraian, Euskal Fondoa Erdialdeko Amerikan ura eta saneamendua lortzeko garatzen ari den bi proiektu ezagutzeko aukera izan zen: proiektu horietako bat El Salvadorko eremu landatarrenean ari dira garatzen, eta bestea, Nikaraguako San Carlos hirian. Proiektu horietako bakoitzean Euskal Fondoko ordezkariak izan ziren.

Baina jardunaldi honen lehentasunezko helburua EAEko ur-operadoreek lankidetzan jardun dezaten bultzatzea ere bazen. Zenbait partzuergok eta mankomunitatek unean uneko lankidetzak edo lankidetza iraunkorrak garatu dituzte, kasu gehienetan GGKEen bidez.

Horrela, zenbait esperientzia ezagutzeko aukera izan zen. Txandari hasiera Angel Llamazares Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA) enpresako kudeatzaileak eman zion. Llamazaresek lankidetzaren alorrean duten ibilbide luzea eta Gasteizko Udalarekin zer harreman duten azaldu zuen. Bestalde, Bilbao Bizkaia Partzuergoko kudeatzaile Pedro Barreirok azaldu zuen partzuergo hori lankidetzaren batekin hasteko aukera aztertzen ari dela, GGKE batean laguntzen duten partzuergoko zenbait langileren bidez.

Horren ondoren, Miguel Angel Muagorri Txingudiko Zerbitzuak elkarteko kudeatzaileak azaldu zuen esperientzia txarra izan dutela Angolan; izan ere, arazoak izan dituzte herrialde horretako agintariekin, Behar Bidasoa GGKErekin elkarlanean ospitale bateko arazketa- eta hornikuntza-sistema garatzeko.

Edonola ere, hiru operadore horiek eta Aarbeko Urak enpresak, Donostia eta inguruko herriak hornitzen dituen operadoreak, idatzi bat izenpetu dute lankidetzan jarduteko lanean has daitezen. Modu horretan, era koordinatuan eta GGKEen esperientzian oinarrituta, euskal operadoreak munduan zehar ura eta saneamendua lortzearen alde jardun nahi dira.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Jardunaldia - egitaraua

Euskal fondoa - Jardunaldi teknikoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco