Azken berriak
atzera ES|EN
Ura Izateko Giza Eskubideari buruzko II. Jardunaldietan parte hartu du UNESCO Etxeak Madrilen

Natalia Uribek, UNESCO Etxeko Ura Izateko Giza Eskubidearen Ildoko arduradunak, parte hartu zuen azaroaren 19an Mugarik Gabeko Ingeniaritzak eta PROSALUSek antolatutako Ura Izateko Giza Eskubideari buruzko II. Jardunaldietan, Madrilgo Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan.

Jardunaldi hauen bigarren edizioan, bertan izan zen KALMko Giza Eskubideen Bulegoko Jeronimo Arroyo, eta Nazio Batuen testuinguruan ura izateko giza eskubideari buruzko aurkezpena egin zuen. Besteak beste, esan zuen ura eta saneamendua izateko giza eskubiderako talde aditu independentea sortzea izan dela Espainia eta Alemaniaren arteko ekimen bateratuaren emaitza.

Ondoren, Gonzalo Marinek, GGKEetako Espainiako Koordinakundeko Ur Taldearen koordinatzaileak, Ura izateko Giza Eskubideari buruzko Aste Tematikoaren ondorioak aurkeztu zituen Faron, Zaragozako Expo-ko herritar-ekimenetarako pabiloian.

Jardunaldiaren bigarren zatiak Afrikako esperientzia praktikoak izan zituen mintzagai:

1. Ura Izateko Eskubidea: Hegoafrikako kasua,
Centre for Applied Legal Studies (CALS), University of the Witwatersrand-eko Jacqueline Dugard-ek Hegoafrikan ura izateko giza eskubideari buruz auzitegira eramandako lehen kasua aurkeztu zuen, mundu osoan hori gertatu den kasu bakanetako bat, hain zuzen ere. Zentro hori bi urte baino gehiago aritu zen lanean tokiko komunitateekin, eta kasua irabazi egin zuten Auzitegi Gorenean, Sowetto bezalako zenbait auzotan aurrez ordaintzeko erabilitako sistema bereizkeriazkoa eta legez kontrakoa zela argudiatuta. Izan ere, ur-zerbitzua automatikoki moztu egiten baita han ordaintzen ez den kasuetan, pertsonen ordaintzeko gaitasuna inola ere kontuan hartu gabe. Gobernuak apelatu egin du, eta prozesuak aurrera jarraitzen du. Prozesu osoa irabaziko balute, guztiz kasu paradigmatikoa bihurtuko litzateke.

2. Ura Izateko Eskubidea: Kenyako kasua,
Right to Water Programme, Economic and Social Rights Centre-ko (Hakijamii Trust) Conrad Mugoya Bosire-k bere zentroaren lana azaldu zuen; izan ere, zentroak, orain dela bi urtetik, ura izateko eskubideari buruzko egitasmo bat dauka. Tokiko hainbat erakunde eta GKE koordinatzeko lanean dihardute, interes komunak identifikatu eta gobernuarekin koordinatzeko.

3. Ura Izateko Eskubidea: Tanzaniako kasua,
Tanzania Water and Environmental Sanitation-eko Nyanzobe Hamisi Malimi-k aurkeztu zuen TAWASANET sarea; 2007az geroztik dihardute lanean sare horretan. Sareak tokiko erakundeekin eta gobernuekin egiten du lan; eta talde ahulak identifikatu, ikertu eta datuak biltzen ditu, beharrei zuzentasunez erantzuteko ikuspegi egokia izan eta dirua nola bideratu jakiteko. Zerbitzuak eta babesa ematen lan egiten dute, bai eta gobernuari begira ere, saneamenduaren gaiari merezi duen garrantzia eman diezaion.

Jardunaldian landutako eduki guztiak argitalpen batean bilduko dira.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco