Azken berriak
atzera ES|EN
STÉPHANE HESSEL-EK UNESCO/BILBAO SARIA JASO ZUEN PARISEN GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Giza eskubideen defendatzaile historiko frantziarrak, Stphane Hesselek, UNESCO/Bilbao Saria jaso zuen Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, arratsaldeko hiruretan. Iaki Azkuna Bilboko alkateak, Kochiro Matsuura UNESCOko Zuzendari Orokorrak, eta Rama Yade Frantziako Giza Eskubideen Estatu Idazkariak eman zioten saria. Saria ematearen arrazoiak hauek izan ziren: giza eskubideen kultura, justizia eta duintasuna sustatzeko bizitza osoan izandako konpromisoa; horren aldeko bere ekarpen ezohikoa; eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala bere egiten parte hartzea.

Bere mintzaldian, Hesselek iragarri zuen saria La voix des enfants GKEari eman behar ziola, eta, horrez gain, komunikabideek giza eskubideei eman beharreko funtsezko protagonismoa azpimarratu nahi izan zuen. Komunikabideak munduaren ahotsa direla esan zuen, eta jaso eta erakutsi behar luketela giza eskubideak garatzearen eta gauzatzearen alde nazioarteko erakundeek egiten dutena. 2009an Bilbo bisitatzeko UNESCO Etxeak eta alkateak egindako gonbita gustura onartu zuen, eta uneoro eta leku guztietan askatasuna eta aurrerapena defendatzeko eskatu zuen. Ez da pertsona bakarraren lana adierazi zuen, denok egin behar dugu ekarpena.

Iaki Azkuna Bilboko alkatea harro azaldu zen giza eskubideen defendatzaile historikoari saria emateaz eta honela laburbildu zuen haren ibilbidea: duintasunaren eredua da bere bizitza. Eskerrak eman zizkion Symonides jauna buru zuela Bilbon erabakiak hartzen izan zen epaimahaiari, eta baita UNESCO/Pariseko Vladimir Volodin jaunari ere, uneoro lagundu zuelako UNESCO Etxea; haren laguntzarik gabe hau ezinezkoa izango baitzen.

Eugen Brandek, ATD Laugarren Mundua izena duen nazioarteko mugimendukoak (Afrika, Asia, Europa eta Amerikako hogeita hamar herrialdetan eskumendekoak dituenak) jaso zuen sariaren ohorezko aipamena. 1957tik talde baztertuen eta erdeinatuen aldeko ekintzetan aritzen den erakunde horretako ordezkariak eskertu zuen Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Sariaren lehen edizio honetan jasotako aitorpena.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrenaren ospakizun-jarduerekin iritsi zen gorenera ekitaldia, eta bukaera moduan Joaqun Achcarroren piano-emanaldia eta Stphane Hessel, une histoire dengagement dokumentala izan zituen.

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna Trocaderoan bukatu zen goizaldera. Bertan, Stphane Hesselek adierazpenaren hitzaurrea errezitatu zuen buruz, Giza Eskubideentzako Estatu idazkariak eta Frantziako Kanpo Arazoetako ministroak lagunduta.

Segidan, Palais Chaillotaren barnera sartu ziren, eta duela hirurogei urte adierazpena aldarrikatu zen leku berean oroigarri plaka bat aurkitu zuten. Azkenik, giza eskubideekin zerikusia duten hamabost laburmetraiez osatutako dokumental/filma eman zen; ekitaldia koktel batez bukatu zen.

Bizkaiko hiriburuko Udalak babestuta, bi urtetik behin emango du UNESCO Etxeak UNESCO/Bilbao Saria; sari horrek ordezkatzen du 1978an sortutako Giza Eskubideentzako Hezkuntzaren UNESCO Saria. Bilboko hiriari lotutako epealdi berri honetan, sariak neurri eta hedadura handiagoa proposatzen du; helburu dituen errekonozimenduen artean sartzen dira hezkuntzan ez ezik, giza eskubideen inguruko ikerketan, sentiberatzean eta ekintzetan nabarmentzen diren iniziatibak dituzten pertsona ospetsuak, erakundeak eta instituzioak ere.

Informazio gehiago:

Dossierra UNESCO/Bilbao Saria

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco