Azken berriak
atzera ES|EN
Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideei buruzko Nazioarteko Itunerako hautazko protokoloa onartu da

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurren-egunean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideei buruzko Nazioarteko Itunerako Hautazko Protokoloa (EGKNI). Hautazko protokolo horren bidez, ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideak (EGKE) urratu zaizkien biktimei mekanismo bat eskainiko zaie, dagozkien eskubide horien babes-maila handiagoa izan dadin.

1976. urtean antzeko mekanismo bat onartu zen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunerako; berrogeita bi urteren buruan, azkenean, bi itun horiek jarraipena baldintza berberetan egiteko mekanismo bat dute.

UNESCO Etxeak pozik hartu du protokoloa onartu delako berria, giza eskubideen alorrean aurrerapen oso garrantzitsua eta, halaber, gertaera historikoa delako; izan ere, egia bihurtu da giza eskubide guztien eskubide zibilak, kultura-, ekonomia-, gizarte-eskubideak eta politikoak zatiezintasuna, interdependentzia eta eskubide guztiak maila berekoak direla.

Ikusi protokolo-testua

1990. urteaz geroztik egindako hamaika ahaleginen ondorio izan da lorpena. Urte horretan hasi baitzen, hain zuzen, ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen batzordea EGKNIerako hautazko protokoloa idazteko aukeraz eztabaidatzen. Protokoloari buruzko lan talde irekia 2002. urtean eratu zen, lan taldeko presidente Catarina de Albuquerque zela.


2009ko martxoan jarriko da abian Hautazko Protokoloa sinatzeko epea. Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen Nazioarteko Sareak sustapen-kanpaina jarri du abian estatuek protokoloa berresteko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

DESC Sarea

Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideei buruzko Nazioarteko Itunerako Hautazko Protokoloa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco