Azken berriak
atzera ES|EN
MONUMENTUEN NAZIOARTEKO ARGAZKI ESPERIENTZIA 2008: IKASLE SARITUEN TOPAKETA ESTRASBURGON (FRANTZIA)

Abenduko 4 eta 8 artean Monumentuen Nazioarteko Argazki Esperientzia (IHPE) izeneko lehiaketako irabazleen nazioarteko topaketa izan da Estrasburgon.

Europako Kontseiluaren elkarlanaz Kataluniako Generalitatek bultzatua, ibilbide luzeko sari honen helburua da ikasleek, argazkilaritzaren bidez, beren inguruko monumentuak eta paisaia zaintzen, baloratzen eta gozatzen ikastea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, Unesco Etxeako hezkuntza-arloak koordinatu du Euskal Autonomia Erkideko ikastetxeen parte-hartzea.

Aurtengo irabazleak dira Amaia Iturrioz, Urretxuko Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa eta Jorge Martnez, Bilboko Artxandape Ikastolakoa. Haien argazkiak Europako Batzordean egon ziren erakusgai, eta nazioarteko katalogoan daude 45 herrialde baino gehiagoko gainerako sarituekin batera. Ikastetxe biok UNESCOkorekin Elkartutako Eskola Sareko kide dira.

Ospakizunen, irabazleez gain, bigarren sarituak ere izan ziren (Nerea Txintxurreta eta Jon Fidalgo) eta irakasle laguntzaile bi. Diplomen banaketa abenduaren 5ean izan zen Europako Kontseiluaren Jauregian. Colmar, Riquewhir eta Koenigsbourgera egindako bisita artistiko eta kulturalak eman zien amaiera oso herrialde desberdinetako gazteen arteko topaketa-jardunaldi intentsuei. Horiei esker, Europako Kontseiluak nola funtzionatzen duen eta haren xedea zein den ezagutu ahal izan zuten, eta guztion ondarea gertutik preziatzeko ere balio izan zuten jardunaldi horiek.

2008an IHPEk Europar Batasuneko Kultur Ondarearen Domina/Europa Nostra Saria jaso zuen, bere 13 urteko ibilaldian gazteen hezkuntzaren eta difusioan alde egin duen lanarengatik.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN SARITUTAKO ARGAZKIAK:

Amaia Iturrioz. Ormaiztegiko biaduktua (Gipuzkoa)
Urretxu-zumarraga Ikastola

Jorge Martnez. Donejakue katedrala (Bilbao)
Ikastola Artxandape (Bilbao)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco