Azken berriak
atzera ES|EN
EL FUTURO DE LAS LENGUAS. DIVERSIDAD FRENTE A UNIFORMIDAD LIBURUAREN AURKEZPENA

Abenduaren 18an, Catarata Argitaletxeko Ensayos UNESCO Etxea bildumaren baitan burututako El futuro de las lenguas. Diversidad frente a uniformidad liburuaren aurkezpena egin zen, Bilboko Udaletxeko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritarren Sailaren laguntzaz.

UNESCO Etxeko AMARAUNA taldeak burututako eta editatutako argitalpen honetan, globalizazioa, immigrazioa edota teknologia berrien zabaltzea mintzagai duten XXI. mendeko hizkuntzen egoerari buruzko hainbat artikulu daude irakurgai, bertoko zein nazioarteko hainbat adituren eskutik. Liburua, Nazio Batuetako 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urteren omenez argitaratua, munduko panorama linguistikoaren aldaketaz mintzo diren bertoko zein kanpoko esperientziak eta ikuspegiak azaleratzen ditu. Bertan nazioarteko aditu ezagunak Europa, Hego Amerikan, Asian, Afrikan eta Hego-Pazifikoan aniztasunaren sustapenaz aritzen dira.

Liburuan egile hauen testuak topatuko ditugu: Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrileko Unibertsitate Autonomoa), Carme Junyent (Bartzelonako Unibertsitatea), Marie-Claude Matti Muller (Venezuelako Unibertsitate Naguia), Jos Antonio Flores Farfn (CIESAS-Linguapax, Mexiko), Justo Bolekia Bolek (Salamancako Unibertsitatea), Sun Hongkai (Etnologia eta Antropologia Institutoa, Txinako Gizarte Zientzien Akademia), Darrell Tryon (Australiako Unibertsitate Nazionala), Mnica Sabata (Linguapax) eta Belen Uranga (Amarauna-Hizkuntzen Sarea-UNESCO Etxea).

Era berean, aurkezpena Hizkuntzen Nazioarteko Urtearen baitan UNESCO Etxeak ospatu zuen azken ekitaldia izan zen. Ekitaldian, Nekane Alonsok -Bilboko Udaleko Zinegotzi-Ordezkaria-, Itziar Idiazabalek -UNESCO Etxeko Lehendakariordea eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Zuzendaria- eta Justo Bolekia Bolekk liburuko egileetako bat, parte hartu zuten. Justo Bolekia Bolekren hitzaldi interesgarria entzuteko aukera ere izan genuen, Afrikan hizkuntza aniztasuna eta identitatea gaiaz aritu zelarik.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco