Azken berriak
atzera ES|EN
2005eko EFA txostena aurkeztu da: Guztiontzako Hezkuntza (GH): kalitatearen garrantzia

Joan den azaroaren 8an aurkeztu zen 2005eko Guztiontzako Hezkuntzaren Munduko Jarraipen Txostena, Guztiontzako Hezkuntza: kalitatearen garrantzia, hain zuzen ere, azaroaren 8a eta 10a bitartean Brasilian (Brasil) egin den Guztiontzako Hezkuntzari buruzko Goi Mailako Taldearen laugarren batzarrean aurkeztu zen.

 2005eko txostenaren gai nagusia hezkuntzaren kalitatea da, eta, hain zuzen, munduko hainbat lekutan eskasa dela aipatzen da. Hori oztopo handia bihur liteke herrialde askorentzat, Guztiontzako Hezkuntzaren helburuak 2015erako betetzea eragotz dezakeelako, eta helburu horiek dira Dakarren 2000ko Hezkuntzari buruzko Munduko Foroan finkatu zirenak.

 Guztiontzako Hezkuntzaren Munduko Jarraipen Txostena nazioarteko talde independente baten lanaren emaitza da. Taldea honako hauek osatzen dute: gobernuetako goi mailako zenbait buruzagik eta mundu osoan ospetsu diren hainbat pertsonak, bai eta Nazio Batuen erakundeetako kideek eta nazioarteko hainbat erakundetakoek ere.

 Txostenak eskaintzen duen informazioaren bitartez, nazioarteko komunitatera jo dezakegu, horri Dakarreko Foroan hartutako konpromisoen betetze mailari dagokionez duen erantzukizuna eskatzeko.

 Txostenean, Guztiontzako Hezkuntzaren Garapen Indizean ikusten da irakaskuntzaren kalitateak duen garrantzia. Horri esker, 127 herrialdek GH-EFA lortzeko oro har emandako aurrerapausoak ebaluatu ahal izan dira. Indize hori adierazle batzuetan oinarritzen da, eta adierazle horiek Dakarren erabakitako Ekintza Esparruaren lau helburu neurgarrienak hartzen dituzte kontuan; hau da, lehen hezkuntza unibertsala, helduen alfabetatzea, hezkuntzaren kalitatea eta sexuen arteko berdintasuna.

 2005eko txostenean, hezkuntzaren kalitatean eragiten duten faktore garrantzitsuenei buruzko azterketa zehatza egiten da; faktoreak honako hauek dira:

  • finantza baliabideak eta eskura dauden eskola materialak,
  • irakasleen prestakuntza maila eta kopurua,
  • funtsezko irakasgaiak,
  • erabiltzen den pedagogia,
  • irakasteko erabiltzen den hizkuntza,
  • eskola denbora erreala,
  • eskoletako instalazioak eta zerbitzuak eta
  • eskolek gidaritza lana egiten duten ala ez.

Informazio gehiago:

2005eko Txostena:

Laburpena (gastelaniaz pdf)

Txostena   (html -ingls)

Guztiontzako Hezkuntza Education For All (EFA)

Txonenak  EFA

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco