Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal Herriaren Erronkak Nazio Batuen Agendan: Milurtekoaren helburuak eta Giza Garapenari buruzko Txostena

Artaza Jauregia, Leioa, 2004ko Azaroaren 17

UNESCO Etxeak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin EUSKAL HERRIAREN ERRONKAK NAZIO BATUEN AGENDAN: Milurtekoaren Helburuak eta Giza Garapenari buruzko Txostena Nazioarteko Jardunaldia antolatu du, Artaza jauregian (Leioa), 2004ko azaroaren 17rako.

Jardunaldi horrek bi helburu ditu. Batetik, Euskal Herriak 2015. urterako Milurtekoaren Helburuen Kanpainan parte hartzeko konpromisoa zehaztea. Munduko kanpaina da, eta garapeneko zortzi helburu biltzen ditu: hain zuzen ere, 189 estatuburuk eta gobernuburuk 2000ko Nazio Batuen Batzar Nagusian adostu eta 2000ko Milurtekoaren Deklarazioan onartutako zortzi helburuak.

Eveline Herfkens andrearen esku dago kanpainaren munduko koordinazioa, eta berak emango du, azaroaren 17ko jardunaldian, Milurtekoaren helburuen ekarpena Giza Garapenerako izeneko hitzaldia.

Milurtekoaren zortzi helburuen asmoa honako hau da:

  • Muturreko pobreziari eta goseari aurre egitea.
  • Lehen hezkuntza unibertsala lortzea.
  • Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia sustatzea.
  • Haurren heriotza tasa murriztea
  • Amen osasuna hobetzea.
  • GIB/HIESari, malariari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea. Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea.
  • Garapenerako munduko elkartea sustatzea.

Gobernuek, nazioarteko erakundeek eta gizarte zibilak helburu horiek lortzeko lanari ekin diote. Funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoak munduan hain garrantzitsua den gertakari honetan parte hartzea, eta, horregatik, UNESCO Etxearen eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren ekitaldi honen helburua ahaleginak bateratzea da, parte hartze hori sustatzeko.

Milurtekoaren helburuen kanpainari buruzko informazio gehiago izateko, honako web orri hau kontsulta daiteke: www.sinexcusas2015.org

Informazio osagarri interesgarria: Kofi Annan jaunaren Gu herriok. Nazio Batuen zeregina XXI. mendean txostena, Nazio Batuen Milurtekoko Gailurrean aurkeztua, 2000ko irailean.

Azaroaren 17ko Nazioarteko Jardunaldian, Kanpainarekiko konpromisoa zehazteaz gain, 2004ko Giza Garapenari buruzko Txostena aurkeztuko da: Kultura askatasuna, aniztasuneko egungo mundu honetan izenekoa. Txosten hori New Yorken aurkeztu zen ofizialki, uztailaren 15ean, eta Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD) prestatu zuen. Edizio honetan honako hauen lankidetza izan du, besteren artean: Nelson Mandela jauna (Hegoafrikar errepublikako presidente ohia), Amartya Sen jauna (1988ko Ekonomiaren Nobel sariduna eta Giza Garapenari buruzko Txostenaren sortzailea, besteak beste) eta Shirin Ebadi andrea (2003ko Bakearen Nobel sariduna).

Nena Terrell andreak, Giza Garapenari buruzko Txostenaren Kanpo Harremanetarako arduradun eta hori prestatzeaz arduratzen den talde teknikoko kide denak, egingo du txostenaren aurkezpena .

IZEN-EMATE ORRIA eta PROGRAMA

UNESCO ETXEA

Urkixo Zumardia 60 nag. esk. 48011 Bilbo

94 4276432, Fax. 94 4272545 info@unescoeh.or

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco