Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Klima-aldaketari buruzko jardueren proposamena aurkeztu du Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen urteko Batzarrean

Pasa den maiatzaren 17an egin zen Gasteizen Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GGKE) urteko batzarra.

Batzarrean, UNESCO Etxeak Klima-aldaketaren gainean garatu nahi duen ekimena aurkeztu zuen UNESCO Etxeko ingurumen eta iraunkortasun arloko arduradunak, Josu Sanzek.

2008an zehar eta 2009an GGKEak Klima-aldaketaren gaian sentsibilizatzeko eta gaitzeko hainbat jarduera egitea aurreikusi du UNESCO Etxeak. Hala, erantzuna eman nahi zaio Klima-aldaketa eta Pobreziaren Estatuko taldeak bultzatutako ekimenari. Talde horretako kide da UNESCO Etxea ere. Ekimenaren helburua da ingurumen alorreko eta lankidetzaren alorreko erakundeak bateratzea, eta, modu horretara, bien ikuspegiak eta helburuak osagarri izatea klima-aldaketa giza garapenarentzat mehatxua dela jabetzeko eginahal horretan.

Horretarako, hainbat lantegi egin dira eta egingo dira ingurumen eta garapen alorreko GKE-entzat. Adituen parte hartzea eta propio lantegi horietarako argitutako materiala hartuko da oinarri, hala nola Klima-aldaketa eta Garapenerako Lankidetza gidaren argitalpen elebiduna, aurrez aipatutako Estatuko taldeak landua.

INFORMAZIO GEHIAGO:

GGKEen Euskadiko Koordinakundea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco