Azken berriak
atzera ES|EN
KULTURA ESKUBIDEEI BURUZKO FREIBURGEKO DEKLARAZIOA

UNESCO Etxeak Kultura Eskubideei buruzko Freiburgeko Deklarazioaren euskarako bertsioa sustatu egin du, testu hori euskal gizartean zabaltzeko eta kultura eskubideen inguruko ekimen honekin bat egiteko asmoz. Freiburgeko Deklarazioa, 2007ko maiatzaren 7an aurkeztu zen, Suitzako Freiburgeko Unibertsitateko Aniztasunaren eta Kultura Eskubideen Behatokiak bultzatuta.

Freiburgeko Deklarazio honen helburua giza eskubideen sistemaren baitan aniztasunaren eta kultura eskubideen babesa sustatzea, aztertzea eta ezagutaraztea da.

Orain duela zenbait egun, UNESCO Etxeak sustatutako euskarako bertsioa kontsulta daiteke Freiburgeko Aniztasunaren eta Kultura Eskubideen Behatokiaren web orrialde ofizialean: www.droitsculturels.org, beste hainbat hizkuntzetako bertsioekin batera: frantsesa, gaztelania, ingelesa, arabiera, italiera, portugesera, hindiera eta nepalera.

Freiburgeko Deklarazioa bultzatu nahi duenarentzat, web orrialde horren bidez izenpetu dezake (www.droitsculturels.org).

INFORMAZIO GEHIAGO:

Kultur eskubideei buruzko Freiburgeko Deklarazioa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco