Azken berriak
atzera ES|EN
GIZA ESKUBIDEEN KULTURA SUSTATZEKO UNESCO-BILBAO SARIA

Atzo sinatu zen Parisen, UNESCOren eta Bilboko Udalaren artean, Giza Eskubideen Aldeko UNESCO Saria banatzen jarraitzeko akordioa. Beraz, sariaren etapa berri hau Bilbori loturik egongo da.

Bi urtez behin banatzen da saria, eta Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO-Bilbao Saria izena eman zaio.

Akordioa sinatzera honako hauek joan ziren: UNESCOko zuzendariondoko orokorra, Barbosa jauna; Bilboko Udaleko ordezkaritza, Azkuna alkate jauna buru zelarik; UNESCOn Espainiako enbaxadore dena, San Segundo andrea; eta UNESCO Etxeako zuzendaria, Mikel Mancisidor jauna.

UNESCO Etxeak bultzatu du UNESCOREN eta Bilboren arteko akordio hau, giza eskubideen kultura sendotzeko eta onartzeko.

Argazkia: ezker-eskubi / Iaki Azkuna jn., Bilboko Alkatea, Marcio Barbosa jn., UNESCOko zuzendariondoko orokorra eta Vladimir Volodin, UNESCOko Giza Eskubideen arloako zuzendaria

Informazio gehiago:

Giza Eskubideen Aldeko UNESCO Saria

Hitzaldia - Marcio Barbosa jauna, UNESCOko zuzendariondoko orokorra

Zuzendariaren Bloga

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco