Azken berriak
atzera ES|EN
Giza eskubideei, bakeari eta tolerantziari buruzko bideo sorta bat kaleratu du UNESCOk

UNESCOk 9 bideoz osatutako sorta bat kaleratu du. IKTak komunikazioaren zerbitzu publikoa indartuz: Giza eskubideen, bakearen, tolerantziaren eta bazterketaren aurkako borrokaren garapena lagundu egitasmoaren baitan eman ditu argitara ikus-entzunezko horiek.

Proiektu horren helburua da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) bereziki komunikazio-bide berriak gizartearentzat eta garapenarentzat intereseko diren gaien mesedetara jartzea.

Deialdia zabaldu ondoren, ehunetik gora proposamen jaso ziren berrogeita hamar herrialdetatik, eta horietatik bederatzi hautatu dira. 2007an zehar ekoiztu dira eta oraindik orain kaleratu dira DVD eta podcast formatuetan.

Hauek dira 9 bideoak:

The Future, Moussoukoula Dreid, Nigeria/Benin, 130

Bi familia oso bestelakok aukeratutako bidea eta bide horren ondorioak agertzen ditu. Batek eskolara bidali ditu seme-alabak, besteak ez

Being fed up, Roberto Pacini, Italia, 130

Gogaituta zaude emakumearen kontrako indarkeriaz?.

I love you, Rogrio Manjate, Mozambike, 336

Lagunei laguntza eman HIESetik babesteko.

Camels, Goats and Books, Amit Tyagi, Kenya, 308

Jakintzak elkar trukatzeko gameluek eman dezaketen laguntzaren gaineko bideoa.

Incident Love, Arturo Chacn, Mexico, 250

Haurren kontrako tratu txarrek urratu egiten dituzte giza eskubideak.

The boy who loves flowers, Milo Tolentino, Filipinak, 332

Tolerantzia etxetik abiatzen da.

Why is this happening to me?, Hamidreza Mohseni, Iran, 325

Gizarte batzuetan neskatilak behartu egiten dituzte gizon helduekin ezkontzera.

Hablamos (Talking about it), Catron Booker & Shara K. Lange, Amerikako Estatu Batuak/Guatemala, 221

GIB/HIESaren aurkako kanpaina baten making-of-a edo beste aldea.

Shiva: The third eye, Valarmathi, India, 324

Dantza honek berriro interpretatzen ditu hinduismoaren mitoak. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen du.

Ondorengo lotura honetan ikus daitezke bideoak

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO:

Public Service Broadcasting

Creative content

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco