Azken berriak
atzera ES|EN
Gizarte zibilaren eta Nazio Batuetako sistemaren arteko harremanari buruzko azken txostena

2007a urte garrantzitsua izan da gizarte zibilarentzat Nazio Batuekiko elkarrekintzan; izan ere, hartu-emana zuzenagoa izan da.
Hainbat jarduera gauzatu dira, era askotakoak, eta gizarte zibilak aukera izan du elkar eragiteko, jakintzak partekatzeko eta politiken garapenean laguntzeko, NBEren bitartez.

UN Civil Society engagement. Year in Review 2007 txostenak (2007. Urtearen Atzerabegirakoa) agerian utzi du gizarte zibilak egin duen ekarpen nabarmena. Hainbat gaitan gauzatu da ekarri hori: genero-berdintasunean, laguntzaren eraginkortasunean, errefuxiatuen babesean edo urbanizatze iraunkorrean, besteak beste.

Txostenaren aurtengo aleak eduki berri batzuk ere jaso ditu, hala nola: Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren egiteko berriak edota Gizarte Zibilaren eta Garapenaren 1. Foruma. Forum hori 2007ko ekainean egin zen eta han parte hartu zuen UNESCO Etxeak.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Year in Review 2007 txostena

Nazio Batuak GKE

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco