Azken berriak
atzera ES|EN
Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatutako mahai-inguruan parte hartzea

Aurreko apirilaren 18an Maider Maraak, UNESCO Etxeko Amarauna Kultura eta Hizkuntzak taldearen teknikariak, Lankidetza-estrategiak eztabaidagai: lankidetza agenteak mahai-inguruan parte hartu zuen, Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatuta Bilboko EHUren Ingeniaritza Fakultatean.

Mahai-inguru hau Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatzen duen Garapena, Lankidetza eta Teknologia IX. Mintegiaren baitan dago, unibertsitate mailako ikasleei lankidetza eta giza garapena iraunkorrari aplikatutako teknologietan oinarrizko hezkuntza eskaini nahi dielarik.

Apirilaren 18ko jardueran Miguel Prez, Bilboko Udaletxeko Emakume eta Lankidetza Saileko Teknikaria; Monika Hernando, Mundubat-eko Lankidetza eta Ekintza Humanitario Saileko Koordinatzailea; Arkaitz Lpez, Paz y Solidaridad erakundekoa, eta Maider Maraa, UNESCO Etxearen izenean bildu ziren.

Hizlariek lehenengoz bere erakundeak aurkeztu zituzten eta horiek dituzten kooperazio esparruko estrategia eta ekintzen berri eman zuten. Horren ondoren, ikastaroan parte hartzen duten ikasleekin bi ordutako eztabaida eta idei-trukea eman zen.

INFORMAZIO GEHIAGO:

MGI-ren web orria

Mintegiaren web orria

Bizigarritasun jardunaldia (MGI)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco