Azken berriak
atzera ES|EN
Apirilak 23 : LIBURUAREN ETA EGILE-ESKUBIDEAREN MUNDUKO EGUNA

1616ko apirilaren 23an hil ziren Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vega. Halaber, apirilaren 23an jaio ziren edo hil ziren beste idazle entzutetsu batzuk ere; esaterako, Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla eta Manuel Meja Vallejo. Horregatik aukeratu zuen UNESCOko Konferentzia Nagusiak literatura unibertsalerako data sinboliko hori, liburuari eta egileei munduko omenaldia egiteko. Gainera, pertsona guztiengan gazteengan, batez ere irakurtzeko zaletasuna piztu nahi du, bai eta egileek gizartearen eta kulturaren aurrerapenari egindako ekarpena errespetatu ere.

Mundu osoan ospatuko den egun horren bidez, UNESCOk honako hauek bultzatu nahi ditu: irakurtzeko zaletasuna, argitalpen-industria eta jabetza intelektualaren babesa, egile-eskubidearen bidez.

Ekimen horrek arrakasta izateko, laguntza jaso beharko du, besteak beste, honako hauengatik: UNESCOrako Batzorde Nazionalek herrialde bakoitzean mobilizaturiko interesatuengandik (egileak, argitaratzaileak, liburu-saltzaileak, hezitzaileak eta liburuzainak, erakunde publiko eta pribatuak, gobernuz kanpoko erakundeak eta komunikabideak); UNESCOko elkarte, zentro eta klubengatik; elkarturiko eskola- eta liburutegi-sareetatik; eta munduko festa horretan parte hartzeko motibazioa sentitzen duten guztiengandik.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO:

UNESCO - Kultura saila

Liburuaren eta egile-eskubidearen munduko eguna

Artxiboak eta liburutegiak (pdf - 76KB)

Nazio Batuak:

Dag Hammarskjld Liburutegia - Bibliografia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco