Azken berriak
atzera ES|EN
Bioerregaiak: aldeak eta arriskuak mintegian parte hartu du UNESCO Etxeak.

Pasa den apirilaren 9an bioerregaiei buruzko mintegia izan zen Bilbon, EHUko Sarrikoko Campusean, eta han izan zen UNESCO Etxea, Ingurumen eta Iraunkortasun Saileko arduraduna zehazki, moderatzaile/kontalari moduan. Alor askotako 43 lagun izan ziren mintegian, guztiak ere nekazaritzatik datozen erregaien gai ezpaltsuari buruzko iritziak bateratzeko interesarekin. Ezkerreko Foroak antolatu zuen ekitaldia.

Egun osoa iraun zuen saioak. Jendeak beste ezeren gainetik eskertu zuen hizlariek jarrera kontrakoak izatea, edo behintzat bioerregaien gaiaren gainean ikusmolde desberdinak defendatzea. Bioerregaiei nekazaritza-erregai ere esaten diete; hain zuzen, talde ekologistek bigarren definizio hori hobesten dute.

Hala, hauek izan ziren mintegian parte hartu zuten hizlariak: Marta Soler, Sevillako Unibertsitateko Ekonomia irakaslea eta Ekologistak Martxan taldeko kidea; Emilio Font de Mora, Energia Berriztagarrien Ekoizle-Elkartekoa; Alex Fernandez Muerza, kazetaria eta ingurumen gaietan aditua; Paul Nicholson, EHNEko eta Via Campesina mugimenduko kidea; eta Enrique Monasterio, Energiaren Euskal Erakundeko ordezkaria.

Aurkezpen eta kontalari lanetan Iaki Barcena aritu zen, EHUko irakaslea eta Ekologistak Martxan taldeko kidea. Bertaratu ziren guztiek balorazio oso ona egin zuten mintegiaz, izan ere, eztabaida bizia eta eraikitzailea gertatu zen. Nekazaritza-erregaien bizitza-zikloari buruzko datuak azaldu eta eztabaidatu ziren; Espainiako industria-sektorearen egoerari buruko datuak eta zenbakiak eman ziren, bai eta Euskal Herrian martxan dauden eta aurreikusita dauden ekintzei buruzkoak ere; eta talde ekologisten kezkak eman ziren ezagutzera, beste gai askoren artean.

Material horrekin guztiarekin argitalpen bat egingo da, mintegiko ondorioen mamia jasotzeko. Ziur asko, gainera, mintegiak izango du jarraipenik, gaia gero eta oihartzun handiagoa izaten ari baita nazioartean eta gizartean.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Mintegiko audio-fitxategiak

Nekazaritzari buruzko ikerketa - UNESCO

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco