Azken berriak
atzera ES|EN
Nekazaritza modernoaren jokamoldeak aldatu egin behar dira, UNESCOk aurkeztutako ikerketa baten arabera

Nekazaritzako produktuen prezioak gorantz doazen honetan, Garapenerako Nekazaritza Zientzia eta Teknologien Nazioarteko Ebaluazioak (IAASTD) munduko nekazaritzaren egoerari buruzko txostena aurkeztu zuen apirilaren 15ean.

Txosten horretan hainbat gai aztertu dira: bioerregaien erabilera, genetikoki eraldatutako organismoak (GEO), jakintza tradizionalen erabilera eta klima-aldaketaren ondorioak, besteak beste. Eta argi geratu da premiazkoa dela nekazaritza modernoaren jokamoldeak aldatzea.

Hiru urteko lanaren emaitza da txosten hori. Ahalegin handia egon da atzean: 400 zientzialariren lana, eta garapen-bidean diren herrialdetako eta herrialde industrializatuetako gobernuen ekarpenak, baita gizarte zibilaren eta sektore pribatuaren ordezkariek egindako ekarpenak ere.

Status quoa mantentzea ez da irtenbidea, horretan egin du azpimarra txostenak. Nekazaritzan aplikatutako zientziek nabarmen hobetu dute produktibitatea azken berrogeita hamar urteetan, baina, hala ere, lortutako garapenaren etekinak ez dira modu berdinean banatu batean eta bestean. Gainera, garapenak ordain nabarmena eragin du gizartean eta ingurumenean.

Ondorioz, nekazaritza-zientziek natur baliabideak babesteko eta nekazaritza-jarduerak ekologikoagoak bultzatzeko ardura handiagoa izan beharko lukete, txostenaren egileen irudiko. Aldarri hori zabaltzen du dokumentuak. Babes hori hainbat modutara gauza liteke: ongarri naturalak eta betiko haziak erabiliz, prozesu naturalak gehiago baliatuz, edo nekazaritza-produkzioa eta ekoizpen hori jasoko duten kontsumitzaileak elkarrengana gehiago hurbilduz.

Egoera larria da. 2007ko martxoaz geroztik, sojaren eta gariaren prezioa %87 eta %130 garestitu da, hurrenez hurren, eta, aldiz, munduko zereal-erreserbak minimoen azpitik daude. Aurreikuspenen arabera, arrozaren, artoaren eta gariaren prezioa oraindik ere gehiago igoko da, eskariak gora egin duelako batez ere Txina edo India bezalako herrietan eta bioerregai moduan erabiltzen direlako. Hazkunde hori noiz gertatuko eta orain, munduan landu daitezkeen lur oso hondatuetatik %35 nekazaritza-jardueraren ondorioz hondatu direnean.

INFORMAZIO GEHIAGO:

IAASTD ikerketa osoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
DAME 1 MINUTO
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco