Azken berriak
atzera ES|EN
Hitzaldi-zikloa: GIZA ESKUBIDEEN IKUSPEGIA GARAPENERAKO LANKIDETZAN

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. urteurrena ospatzen dela eta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundiak garapenaren lankidetza eta giza eskubideen alorrean gauzatzen ari diren elkarlan eta koordinazioaren esparruan hiru hitzaldi publiko antolatu dituzte giza eskubideen ikuspegia garapenaren lankidetzan sartzeak dakarrena azaltzeko eta lurralde bakoitzean aipatutako ikuspegi horretara sakonki hurbiltzeko balioko dieten jardunaldi espezializatuak egin baino lehenagoko urrats gisa.

Testuinguru honetan, eta aipatutako ikuspuntua eta NBE sisteman hori nola aplikatzen den aurkezteko asmoarekin Valentina Milano andrea gonbidatu dute, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren funtzionarioa eta arraza-diskriminazioa, xenofobia eta arrazakeriari buruzko NBEtako errelatore bereziaren laguntzaile ohia da eta gaur egun epaile eta abokatuen independentziari buruzko errelatore bereziaren laguntzailea da.
Hitzaldien egitaraua

Bilbo. Apirilaren 22a, asteartea
Liburutegi Forala
18:30etan

Gasteiz. Apirilaren 23a, asteazkena
Ignacio Aldecoa Kultur Etxea,
19:30etan

Donostia. Apirilaren 24a, osteguna
Miramar Jauregia
18:30etan

INFORMAZIO GEHIAGO:

Idazkaritza teknikoa
virginia@atelier.es
Tel. 945 253500
Fax. 945 253874

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco