Azken berriak
atzera ES|EN
HÁBLAME DEL PATRIMONIO VIVO: UNESCOren argitalpen berria

Ondasun materiagabeari buruzko argitalpena aurkeztu du oraindik orain UNESCOk, Hitz egidazu material didaktikoen sailaren barruan. Gazteei zuzendurik dago argitalpena.

Kultura-ondarea ez da soilik begien bistan agertzen dena, uki daitekeena; monumentuak eta denboran iraun duten objektuak, esaterako. Kultura-ondare ere bada mundu osoko taldeek eta komunitateek beren arbasoengandik jaso eta hurrengo belaunaldiei transmititutakoa, sarri askotan ahoz aho.

Ondare biziak edo ondare materiagabeak, beraz, hainbat agerpen ditu. Besteak beste: tradizioak eta ahozko esapideak, arteak, ikuskizunak, gizarte-erabilerak, festa-erritualak eta ekintzak, naturarekin eta unibertsoarekin zerikusia duten jakintzak eta erabilpenak eta artisautza-teknika tradizionalak.

Azken urteotan mundu mailako onarpena jaso du eta nazioarteko lankidetzaren lehentasunetako bat bihurtu da ondare hori zaintzea. Horretan zerikusi handia izan du UNESCOren lanak, Kultura-Ondare Materiagabea Babesteko Hitzarmena onartu baitzuen 2003an.

Liburu horri esker, gazteek hobeto ulertuko dute zer diren praktika horiek, sarritan iragana eta orainaren lokarri diren kate-maila horiek. Ulertuko dute ondare horren esanahia eta, zein hauskorra den jabeturik, errespetatzen ikasiko dute.

UNESCO Etxeko dokumentazio zentroan kontsultarako eskuragarri dago.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO eta Ondasun materiagabea

Ondasun materiagabea - Dossierra (pdf)

UNESCOren argitalpenak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco