Azken berriak
atzera ES|EN
Azken argitalpena: LA EPIDEMIA DEL SIDA Y LA GLOBALIZACIÓN DE LOS RIESGOS

UNESCO Etxeak aurkeztu berri du azken argitalpena: La epidemia del SIDA y la globalizacin de los riesgos. Bi dira lan honen egileak: Peter Piot ONUSIDAko Zuzendari eragilea eta Nazio Batuetako Idazkariorde Orokorra, eta Michel Caral, Soziologian doktorea eta Bruselako Unibertsitate Libretik Kazetaritzan lizentziatua.

Los libros de la catarata argitaletxeak kaleratu du liburua, Investigacin y debate. Ensayos de UNESCO Etxea (Ikerketa eta eztabaida. UNESCO Etxearen saioak) sailaren barruan. L'pidmie de Sida et la mondialisation des risques (Labor arg., 2005) liburuaren gaztelaniazko bertsioa da.

Michel Caralek egindako elkarrizketari erantzunez, Peter Piotek mundu mailako sindrome baten sorrera eta epidemiari emandako lehen erantzunak zaharberritu ditu. Eta prebentzioak ideologien aurrean zer-nolako arazoak gainditu behar dituen ere azaldu du.

Era berean, gizarte zibilak duen eginkizuna eta HIESaren erronkari aurre egiteko nazioarteko erantzuna aldarrikatu ditu Piotek. Erretrobirus-tratamenduak jende gero eta gehiagoren eskueran izatea zenbaterainoko aurrerapausoa den ere azpimarratu du, bai eta arrisku gutxiagoko sexualitatearen bidez prebentzioari eusteko zer-nolako zailtasunak dauden ere.
Epidemiaren etorkizunaz, txertoez eta HIESarekin elkar bizitzeaz hitz egiten du liburuaren amaieran. Bere esanetan, bestelako arrisku batzuekin bizi garen modu berean biziko gara HIESarekin ere.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Los libros de la catarata

ONUSIDA

UNESCO eta HIESa

UNESCO: HIESaren aurkako hezkuntza (pdf)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco