Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak URAREN AMETSA filma editatu du euskaraz

UNESCO Etxeak, Uraren Euskal Agentziarekin eta EITBrekin elkarlanean, DVD bat editatu du euskaraz eta gaztelaniaz. Uraren Ametsa filma jasotzen du DVDak. Albert Solek zuzendu eta BAUSAN filmsek ekoiztu du pelikula.

Filmean, munduko hainbat herrialdetan bizi diren 5 neska-mutikok urarekin zer-nolako harremana duten azaltzen da beste hainbeste istoriotan. Filmaren euskarazko bertsioa zuzendariak berak aurkeztu zuen haurren aurrean, pasa den martxoaren 13an, Bilbon, Uraren Nazioarteko Eguna zela-eta EAEn izan ziren ospakizunen baitan. Eta iragan martxoaren 22an, berriz, ETB 1 eta ETB 2 kateek eman zuten filma.

EAEko hainbat ikastetxe Eskolako Agenda 21 prozesua garatzen ari da jarduera osagarri moduan, eta zentro horietara bidaliko da material hau; izan ere, filmak uraren balioa azpimarratzen du, alde kulturaletik, humanotik eta sozialetik ondasun garrantzitsua delako. UNESCO Etxean badira filmaren aleak, interesa duenarentzat eskueran.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco