Azken berriak
atzera ES|EN
OLERKIZ BETERIKO ITSASONTZIA, UNESCOren Eskola Elkartuen Sareak bultzatutako Linguapax Proiektuaren azken argitalpena.

Bilboko Artxandape Ikastola UNESCOren Eskola Elkartuen Munduko Sareko kidea da, eta sare horretako Kataluniako eta Galiziako beste lau eskolarekin batera, liburu bat argitaratu du oraindik orain: Olerkiz beteriko itsasontzia. Eskola horietako irakasleek eta ikasleek Haurraren Eskubideen Hitzarmenaren gainean egindako lanak jasotzen dira liburuan, bai eta eskubide horiek zenbateraino betetzen diren hausnartu ondorengo gogoetak ere.

Egunez egun beren eskubideak betetzeko borrokatzen duten haur guztiei eginiko omenaldia izan nahi du argitalpenak. Gainera, Espainiako Estatuko hizkuntzen aniztasuna ezagutarazteko eta bultzatzeko helburua ere badu. Asmo horrekin, Estatuko hainbat hizkuntza ofizialetan katalanez, galegoz eta euskaraz idatzitako poemak laburtzen dira.

Linguapax proiekturen baitan kokatu behar da ekimena. UNESCOren Eskola Elkartuen Munduko Sareak bultzatutako hezkuntza-proiektuetako bat da Linguapax. Hizkuntzak irakatsiz eta ikasiz, elkarbizitzarako eta bakerako heziketa sustatzea da proiektu horren xedea.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Institut Linguapax
Mallorca kalea 285, nag.
08037 Barcelona
Tlf.: 93 458 95 95
info@linguapax.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco