Azken berriak
atzera ES|EN
GNBPren Giza Garapenari buruzko 2006ko Txostenaren gazteentzako bertsioaren euskarazko itzulpena argitaratu du UNESCO Etxeak.

Gazteek egin duten eta gazteentzako den Giza Garapenari buruzko 2006ko Txostenaren bertsioa (Eskasiaz haratago: boterea, pobrezia eta uraren mundu-mailako krisia) argitaratu dute euskaraz UNESCO Etxeak eta URAk (Uraren Euskal Agentziak).

GGT 2006ren bertsio horri esker, Garapenerako Nazio Batuen Programak (GNBPk) eta Peace Child-ek txosten horren puntu garrantzitsuenen berri eman nahi diete gazteei. Hau da, ura ondasun urria dela adierazi nahi zaie eta hori ez dela gertatzen baliabidea urria delako, bitarteko falta dagoelako eta kudeaketa txarra delako baizik. Hala, gazteen hizkuntza eta munduko bazter ezberdinetako gaztetxoek egindako marrazkiak baliatu dituzte txostena egiteko.

Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak UNESCO Etxearen web orrian daude eskuragarri pdf formatuan. Horrez gainera, argitalpen horren gaztelaniazko zein euskarazko aleak eska dakizkioke UNESCO Etxeari.

Euskaraz:

http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/Ura_eskubide_gazteak.pdf

Gaztelaniaz:

http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/Derecho_agua_jovenes.pdf

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco