Azken berriak
atzera ES|EN
Apirilak 21-27 : 2008ko Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea

"Gaindi dezagun bazterketa, hezkuntza-kalitatea. Jarri zure pieza, guztiak dira beharrezkoak hori da "Hezkuntza guztientzat" Ekintza Astearen gaia, eta 2008ko apirilaren 21tik 27a bitartean izango da.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak antolatua eta UNESCOren laguntzarekin, urtero egiten den jarduera bat da, Estatuak bultzatzeko gaurtik 2015. urtea bitartean hezkuntza unibertsala errealitate bihur dadin; izan ere, Dakarreko Forumean (Senegal), 2000. urtean, hori lortze aldera lan egiteko konpromisoa hartu zuten.

2008ko Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astea abian jarri da Gaindi dezagun bazterketa, hezkuntza-kalitatea. Jarri zure pieza, guztiak dira beharrezkoak goiburupean eta milioika haur eta helduk jasaten duten bazterkeria salatzeko helburuz. Bazterkeria hori hainbat arrazoirengatik izan daiteke: minusbaliotasunengatik, eritasunengatik, generoarengatik, gerrako gatazkengatik, gurasoak galtzeagatik edo pobreak izateagatik. Zoritxarreko zirkulua da pobreziarena, baina eten daiteke eta eten egin behar da, tresnarik boteretsuena erabiliz: eskolatzea.

Hezkuntzaren Aldeko Munduko ekintza-Astearen bidez, ikasleek egoera bidegabeen kontra egiteko konpromiso aktiboa eta ardura izatea lortu nahi dugu, uler dezaten guztiok egin dezakegula zerbait errealitate hori aldatzeko.

Hezkuntzaren bidez, bidegabekeriaren ondorioak pobrezia, klima-aldaketa, arrazakeria... ez ezik, kausak ere azaldu behar dira. Kausa horiek elkarri oso lotuta daude.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina - Espainia

UNESCO Hezkuntza guztientzat


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco