Azken berriak
atzera ES|EN
Martxoak 17 : ABC: GIZA ESKUBIDEEN IRAKASKUNTZA liburuaren aurkezpena

UNESCO Etxeak ABC: Giza Eskubideen irakaskuntza. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzako jarduera praktikoak liburua martxoaren 17an aurkeztu zuen . Ondoren, Linda Tinio andreak Giza eskubideetan heztea: nazioarteko esperientziak eta gomendioak hitzaldia eman zuen. Linda Tinio andrea UNESCOren Hezkuntzan eskubideak eta balioak sustatzeko saileko aholkulari iraunkorra da.

Argitalpen hau, jatorrian, Giza Eskubideen aldeko Goi-komisarioaren bulegoak argitaraturiko liburua da. Bertan, aholku praktikoak ematen dira irakasle eta hezitzaileentzat, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean giza eskubideen ezagutza sustatzeko, jarduera didaktikoen bitartez.

Liburuaren xedea giza eskubideetan hezteko bitarteko erabilgarria eta erabilerraza izatea da, baita oinarrizko giza eskubideak lantzeko esparru aldeaniztuna izatea ere.

Oraingo honetan, UNESCO Etxeak argitalpen horren gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak aurkeztu ditu. Alde horretatik, argitalpena ez da ikasketa-programako irakasgai bateko testu-liburua, baizik eta ikastetxeetan irakasten diren irakasgaien barnean giza eskubideak irakasteko laguntza.

Argitalpena PDF formatuan izan dezakezu esteka honen bidez (5.27MB)

Antolatzen dute:

Babesten du:

Laguntzen dute:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco