Azken berriak
atzera ES|EN
Martxoak 13 : URAREN MUNDU MAILAKO EGUNA EAEn

Uraren Euskal Agentziak eta UNESCO Etxeak zenbait jarduera antolatu dituzte martxoaren 13an Uraren Munduko Eguna ospatzeko, urtero martxoaren 22an ospatu ohi den egun horretarako. Nazio Batuen "Ura: bizi-iturri 2005-2015 izeneko uraren hamarkadaren alde egiten ari diren ekintzen baitan antolatu dira jarduera horiek. Aurten, bereziki, Saneamenduaren Nazioarteko Urtea 2008 ospatu nahi da.

Hiru ekintza antolatu dira, bakoitza publiko jakin batentzat. Lehenik eta behin, El Sueo del Agua filmaren euskarazko bertsioa proiektatuko da ikasle-talde handi batentzat, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren auditorioan. Bausan Films-ek ekoitziriko dokumentala da, UNESCO (WWAP, World Water Assessment Programme; hau da, Ur Baliabideak Ebaluatzeko Programa) eta EXPO Zaragozarentzat. Munduko 5 leku ezberdinetako 5 haurren istorioa kontatzen da dokumentalean; hain zuzen, adieraziko digute beren eskualdean egunero urarekin loturiko zer arazori egin behar dieten aurre.

Ondoren, prentsaurreko batean, ETBk martxoaren 22rako programaturiko saioa aurkeztuko da: filmaren euskarazko bertsioaren emanaldia. Prentsaurrekoan, besteak beste, Albert Sol filmaren zuzendariak eta Bingen Zupiria ETBren zuzendariak hartuko dute parte.

Uraren Munduko Eguna ospatzeko azken ekitaldia mintegi bat izango da. EAEn urarekin lotutako erakunde, organismo eta elkarteetako eragile eta ordezkarientzako ekitaldi horretan, nazioarteko zenbait hizlari arituko dira, maila handikoak; hain zuzen ere: Carlos FernndezJuregui (Ekintzarako Nazio Batuen Hamarkadaren Ura: bizi-iturri 2005-2015 Laguntza Bulegoaren zuzendaria), Benoit Bazin (Europako Kontseiluaren Uraren Europar Ekimena) eta Ins Lezama (UNICEF).

Jarduera horiek guztiak Bilboko Itsas Museoan izango dira.

Informazio gehiago:

Uraren Munduko Eguna /Saneamenduaren Nazioarteko Urtea

Uraren Euskal Agentzia

Urari buruzko Munduko Ebaluazio Programa (WWAP)

UNESCO eta ura (pdf - 80KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco