Azken berriak
atzera ES|EN
HIZKUNTZEN NAZIOARTEKO URTEAREN INAUGURAZIOA UNESCON

Otsailaren 21ean ospatu zen, 2000. urteaz geroztik urtero legez, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna. Egun berean abiatu zen, gainera, 2008 - Hizkuntzen Nazioarteko Urtea. UNESCOk hartu du urtean zehar ospatuko diren ekintzak koordinatzeko ardura.

Arrazoi hori dela-eta UNESCOko Zuzendari Nagusi Koichiro Matsuurak igorritako mezuan hala nabarmentzen da: "Hizkuntzak, adituen analisirako eremu mugatu izatetik urrun, gizarte-, ekonomia- eta kultura-bizitza osoaren muina dira. Horixe da UNESCOk Hizkuntzen Nazioarteko Urterako aukeratu duen goiburuaren esanahia: "Hizkuntzek badute zeresana"

Hango eta hemengo hizkuntzak, herrialde eta pertsonen nortasunaren funtsezko bizkarrezur, ez daude egoera berean munduko bazter guztietan. Estimazioen arabera, planeta osoan hitz egiten diren 6.700 hizkuntzetatik erdia baino gehiago desagertzeko zorian daude datozen urteetan. Gainera, adituek uste dute existitzen diren hizkuntza guztien %96 munduko biztanleriaren %4k baino ez dituela hitz egiten.

Hizkuntza aniztasunari eta haren kudeaketari buruzko nazioarteko tresna araugileen analisia, horixe izan da aurten Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren ardatza. Hori dela-eta, jardunaldi bat egin da UNESCOk Parisen duen egoitzan, Europako Kontseiluarekin elkarlanean antolatuta. Izenburua, hauxe: "Tresna araugileak hizkuntzen aniztasuna sustatzeko". Besteak beste, honakoak aztertu ziren: Eskualdetako Hizkuntzen edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Karta eta Ondare Kultural Ez-materiala Gordetzeko 2003ko Hitzarmena, baita Afrikako kontinentean edo Hungaria eta Paraguai bezalako herrialdeetan ezarritako hizkuntza-politikak ere.

Informazio gehiago:

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Munduko Hizkuntzen Amarauna

Dossierra - NBE Liburutegia


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco