Azken berriak
atzera ES|EN
Liburuaren aurkezpena: AMERIKAKO HIZKUNTZA ANIZTASUNA MEXIKOTIK HEGO KONORAINO

UNESCO Etxeak eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak pozik gonbidatzen zaituzte Amerikako hizkuntza aniztasuna Mexikotik Hego Konoraino (Erein) liburuaren aurkezpenera.

Argitalpen horrek UNESCO Etxeko AMARAUNA taldekoen eta hainbat idazleren artikuluak biltzen ditu, Amerikako aniztasun kulturala ezagutzeko oinarrizko informazioa eskainiz; kontinente horretako hizkuntzen egoeren artean egun dauden aldeak islatzen ditu, kontutan hartuta Amerika aniztasun linguistikoaren ikuspegitik kontinente aberatsenetariko bat dela.
Gizartean hizkuntza-aniztasunaren balioa zabaldu nahi du liburuak, aniztasun kulturala oinarrizko giza eskubide eta herrialde ezberdinen berdintasunezko garapena bultzatzeko berme moduan azalduz. Era berean, salaketa modu bat ere izan nahi du, egun desagertzeko arriskuan dauden Amerikako hainbat hizkuntza eta kulturen inguruko arreta sustatzeko eta hizkuntzen berreskuratze lanaren garrantziari buruzko kontzientzia eta sentsibilizazioa bultzatzeko.

PARTE HARTZAILEAK:

Maitena Etxebarria, Euskal Herriko Unibertsitatea;

Andoni Barrea, Salamancako Unibertsitatea Liburuaren egileetako bat;

Belen Uranga, UNESCO Etxeko Amaraunak Hizkuntzak sailaren arduraduna Liburuaren egileetako bat

2008ko otsailaren 26an, asteartean, 19etan

Zubiria Etxeko Ekitaldi Aretoan Euskal Herriko Unibertsitatea

(Lehendakari Agirre Zumardia, 83) Sarriko-Bilbo

Sarrera librea
Baieztatzea eskertuko da.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:

UNESCO Etxea

Tfna. 94 427 64 32

m.marana@amarauna-languages.com

Antolatzaileak:

Babeslea:

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco