Azken berriak
atzera ES|EN
Arrakasta euskal esperientzia aurkeztean UNESCO KATEDRAK-BIOSFERA ERRESERBAK ekitaldian

UNESCOko MaB Programak eta Ingurumen Ministeritzak antolaturiko Biosfera Erreserben III Nazioarteko Kongresuan, otsailak 4-7 bitartean, UNESCO Katedrak Biosfera Erreserben aurrean: zientzia eta ingurumen kudeaketaren arteko zubiak eraikiz ekitaldi paraleloa burutu zen.
Ekitaldi hau UPV/EHUko UNESCO Katedrak, Urdaibai Biosfera Erreserbak eta UNESCO Etxeak antolatu dute.

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzaren UPV/EHUko UNESCO Katedra eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren artean dagoen harremana aurkeztu ondoren, mundu mailan eredu bakarra, harreman honek ahalbidetzen dituen abantailak, beharrezko baldintzak eta potentzialtasuna eztabaidatu ziren. Sesio honetan Biosfera Erreserbako (Francisco Alvarez, Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuko Zuzendaria), Katedrako (Miren Onaindia eta Arantza Ibabe) eta UNESCO Etxeako (Josu Sanz, UNESCO Etxeako Ingurumen Arduraduna) ordezkariek hartu zuten parte.

Bereziki eskertu nahi dugu Miguel Clusener-Godt-en (Programa Aditua, MaB Programaren Idazkaritza Internazionala) eta Sergio Guevararen (Ibero-MaBen presidentea eta MaB-Mexiko Komitearen Koordinatzailea) parte hartzea, lan-estilo honek izan dezakeen garrantziari buruz beraien iritzia emanez.

60 pertsonek hartu zuten parte, herrialde desberdinetatik (12 herrialde baino gehiago erregistratuak), modu aktiboan eta aurkeztutako dokumentuari ekarpenak eginez. Dokumentu honek oinarriak jarriko ditu UNESCO Katedren eta Biosfera Erreserben arteko harremanak ezartzeko eta sustatzeko. Helburua mota honetako iniziatibak MaB-en estrategiari eta Biosfera Erreserben Madrileko Akzio Planari laguntzea da eta 2005-2015 Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadan txertatzea.

UPV/EHU-UNESCO Katedra eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren arteko elkarlanak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Ingurugiroaren Interpretazio, Ikerketa eta Hezkuntzarako Egitamuan biltzen diren helburu eta akzioak burutzen laguntzen du, eta Erreserban egiten diren esperientzien difusioan ere bai. Azpimarratzekoak dira Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitatea eta Ingurumenaren Partaidetzarako Zuzendaritzaren diru-laguntzari esker 2003 eta 2007 bitartean finantzatu diren proiektuak. Guztira 54 izan dira, Zientzia Natural eta Sozialekin harremanatutako gaiak parekatuta egonik.

UNESCO Katedraren Kongresu honetarako asistentziak komunikabide zenbaiten interesa sortu du (Punto Radio, Radio Euskadi, Herri Irratia).

Sesio honetako ondorioak bilduz sortu zen dokumentua, MAB-era aurkeztuko dena, Katedra eta Erreserben arteko harremanen eredu hau ezartzeko eta sustatzeko oinarriak biltzen ditu.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Lan-dokumentua: Ctedras UNESCO en relacin a las reservas de biosfera: la unin entre la ciencia y la gestin ambiental (pdf 740KB)

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzaren UPV/EHUko UNESCO Katedra

MaB programa UNESCO

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco