Azken berriak
atzera ES|EN
GARAPENERAKO INFORMAZIOA gaiaren inguruko beste on-line modulu bat lagundu du UNESCOk

IMARK ekimenak, UNESCOren laguntzarekin, beste hezkuntza-modulu bat aurkeztu du Garapenerako Informazioa gaiaren inguruan. IMARK ekimen horren zuzendaritza taldeko kidea ere bada UNESCO.

IMARK "e-learning"-erako ekimena da, FAOk landua. Ekimen horren helburua da nazioarteko organismoak, erakundeak, ikasleak eta mundu osoko erakunde-sareak informazioaren kudeaketa eraginkorrean gaitzea, eta, aldi berean, haien arteko trukea eta lankidetza babestea.

IMARKek hainbat gairen inguruko moduluak biltzen ditu; alor honetako azken kontzeptuak, ikuspegiak eta tresnak jasotzen dira modulu horietan. Doan eskuratzeko moduan daude modulu horiek bai CD-ROMean, bai Interneten.

Adituek izendatu, garatu eta berrikusitako ikasketa-programa biltzen du modulu bakoitzak. Ikasketa elektronikoetan azken metodoak baliatu dira moduluak lantzeko; ikasketa-giro elkarreragilea eskaintzen dute moduluek nork bere erritmoan ikas dezan.

Aurkeztu berri den moduluaz gain, badira beste batzuk ere: Digitalizazioa eta liburutegi digitalak, Dokumentu elektronikoen kudeaketa edota Sare eta komunitate birtualen eraikuntza.

INFORMAZIO GEHIAGO:

IMARK ekimena

Hezkuntza-modulu Garapenerako Informazioa

Modulu eskuragarriak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco