Azken berriak
atzera ES|EN
Federico Mayor Zaragozaren mezua 2008ko Ekintza Globalerako Egunean

Federico Mayor Zaragoza UNESCOko Zuzendari Nagusi ohiak 2008ko Ekintza Globalerako Egunean kaleratutako mezua da segidakoa. Bake-Kultura Fundazioko Presidentea eta UNESCO Etxeko Ohorezko Bazkideen Aholkulari-Kontseiluko kidea ere bada Mayor Zaragoza. Hona hemen bere hitzak:

Beharrezkoa da herritarren aldarri jendetsua eta indartsua agintariek eta munduko erakundeek neurriak har ditzaten, premiaz hartu ere, Milurteko Helburuak praktikan jartzeko eta gaur egungo ekonomia gizartean sortzen ari den urradura larriak konpontzeko. Izan ere merkatuaren lege hutsen arabera gidatzen da gaur egun ekonomia, eta ez printzipio demokratiko unibertsalen arabera, alegia justizia, askatasuna eta elkartasunaren arabera. Ingurumena hondatzen ari da, horra egia deserosoa, eta bada premiaz erantsi beharreko are egia deserosoagoa: jendea. Nola bizi diren lurreko biztanle gehienak.

Egunero 3.000 milioi dolar inbertitzen da armetan, eta, bien bitartean, 60.000 lagun hiltzen dira gosez!

Bakeren alde eman behar dugu guztiok pauso bat aurrera! Iritsi da garaia indarretik hitzera igarotzeko bidea errazteko; inposizioan eta indarkerian oinarritutako kultura batetik elkarrizketan, aliantzan, elkar-ulertzean eta bakean oinarritutako kultura batera.

Posible da bestelako mundu bat!

Federico Mayor Zaragoza
2008ko urtarrila

INFORMAZIO GEHIAGO:

Ekintza Globalerako Eguna

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco