Azken berriak
atzera ES|EN
Euskal Erkidegoko esperientzia oinarri hartuko du UNESCOko Biosfera Erreserben III Kongresuaren ekitaldi bat.

UNESCOko MaB Programak eta Ingurumen Ministeritzak antolaturiko Biosfera Erreserben Mundu Mailako III Kongresuan, otsailak 4-7 bitartean, UNESCO Katedrak Biosfera Erreserben aurrean: zientzia eta ingurumen kudeaketaren arteko zubiak eraikiz ekitaldi paraleloa burutuko da .

Ekitaldi honek, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzaren UPV/EHUko UNESCO Katedra eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren artean dagoen harremana aurkeztearekin batera, mundau mailan eredu bakarra, harreman honek ahalbidetzen dituen abantailak, beharrezko baldintzak eta potentzialtasuna lantzea du helburu. Bi instituzioen partaideak izango dituen lan jardunaldi honen ondorio bezala, esparru-hitzarmen bat eratuko da UPV/EHU-UNESCO Katedra eta Biosfera erreserben arteko lankidetza sortzeko beharrezkoak diren ezarpen baldintzak zehaztuz eta hauen arteko harreman eredua aditzera emanez.

Mota honetako lankidetzak sustatzea da ekitaldi honen helburua, MaB programaren eta Madrileko Biosfera Erreserbaren Jarduteko Planaren sostengu moduan baliogarriak direlakoan, eta era berean Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadaren (2005-2015) barruan kokatuz.

UPV/EHU-UNESCO Katedra eta Urdaibai Biosfera Erreserbaren arteko lankidetza estuak Urdaibaiko Interpretazio, Ikerkuntza eta Ingurumen Hezkuntzarako Erabilera Planean zehaztutako helburuak eta ekimenak betetzen laguntzen du baita Erreserban ematen diren ekimenak zabaltzea erraztu ere. 2003 eta 2006 urteen artean Eusko Jaurlaritzako Biobibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren laguntzarekin finantzatutako ikerkuntza proiektuak azpimarratu beharko genituzke. Guztira 41 ikerkuntza izan dira, natur zientziei eta gizarte zientziei lotutako ikerketen kopurua antzerakoa izan zelarik.

Ekitaldi hau UPV/EHUko UNESCO Katedrak, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak eta UNESCO Etxeak antolatu dute.

DOKUMENTAZIO INTERESGARRIA:

Lan dokumentua - ekitaldi paraleloa (pdf - 521KB)

INFORMAZIO GEHIAGO:

MaB Kongresua

Urdaibaiko Biosferako Erreserba

UPV/EHUko UNESCO Katedra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco