Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Bakearen Aldeko IV. Astean parte hartuko du

Urtarrilaren 23tik 30era Bakearen aldeko IV. Astea egiten ari da Bilbon. Udaleko Lan, Gaztedi eta Kirol Sailak antolatu du ekitaldia eta erakunde eta elkarte askoren laguntza izan du; UNESCO Etxearena, besteak beste.

Sortu bakerako guneak da aurtengo goiburua. Bakearen alde gure aukerak eta konpromisoak zein gunetan zehaztu ditzakegun erakusten ahaleginduko dira ekitaldi guztiak. Hala, bilbotar guztiek bakearen kulturaren inguruan gogoeta egitea, guneak ezagutzea eta konpromisoak hartzea da helburua, gure gizartean inolako indarkeriarik erabili gabe gatazkak konpontzeko gaitasuna indartzeko.

UNESCO Etxeak Bakea eta Ingurumena Elkarrizketan hartuko du parte. Herri Irratiko Circunferencias programak emango du elkarrizketa astelehenean, hilak 28, 23:30ean.

Ingurumenaren, bakearen eta giza garapenaren arteko harremana aztertuko da elkarrizketa horretan; eta gure hazkunde-ereduak ingurumenari eta hegoaldeko herrialdeen garapenari ekarritako hondatze, mehatxu eta bestelako ondorioek nazioartean sortzen duten kezka gero eta handiagoaren inguruan ere eztabaidatuko da.

Fenomeno honen adierazlerik nabarmenenetako bat klima-aldaketa da. Ondorio kaltegarriak sortzen ari da eta sortuko ditu gerora ere klima-aldaketak. Garapen-maila gutxitzea eragingo du horrek, batez ere hegoaldeko herrialdeetako herri pobreenetan, eta, beraz, ahulenetan. Eta, aldi berean, naturako baliabideak kudeatzeko eta kontrolatzeko tira-biriak ere areagotu egingo dira horren ondorioz. Alde horretatik, lehen mundukoak esaten zaien herrialdetako herritar guztiek berebiziko eginkizuna dute, garrantzia oso, guk guztiok, eguneroko bizimoduan jokabide-aldaketa txikiekin gutxitu baitezakegu, neurri batean, berotze globala.

Gai hauen inguruan eztabaidatzeko, gurekin izango dira:

- Florent Marcellesi. Berdeak-European Greens bozeramaileetako bat

- Rosa Lago. EHUko irakaslea eta Ekologistak Martxan taldeko kidea.

Bilboko Bakearen aldeko IV. Asteari buruzko informazio osoa eskuratzeko web orrialde honetara jo dezakezue:

http://www.semanapazbilbao.com/

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco