Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO: hezkuntza alorrean 2008rako aurreikusitako jarduerak

Kalitatea, integrazioa, finantzazioa eta gobernantza, horiek dira UNESCOk Hezkuntzaren alorrean 2008an aztertuko dituen gai nagusietako batzuk.

Hezkuntza Guztientzat (HG) egitasmoaren alde hainbat ekitaldi antolatuko ditu UNESCOk, besteren artean hauek: eskualde mailako bi konferentzia alfabetizazioari buruz, Hezkuntzako Nazioarteko Biltzarra, HG egitasmoari buruzko Lantaldearen eta Goi-mailako Taldearen bilerak eta HG egitasmoaren Jarraipena Munduan 2009ko Txostenaren aurkezpena.
UNESCOren Hezkuntza-Atariak, hezkuntza alorreko hainbat ekimen ez ezik, beste zenbait ekitaldi ere beteko ditu 2008an. Honako hauek:

Bederatzi herrialde jendeztatuenen zazpigarren Ministro-Bilera (martxoak 10, Bali, Indonesia). Hezkuntza sistemaren berrikuntzaren inguruan irakasleak prestatu beharra azpimarratuko da bilera horretan.

Alfabetizazioaren alde UNESCOk antolatutako eskualde mailako bi konferentzia. Latinoamerikan, Karibean, Erdialdeko Europan, Ekialdeko Europan eta Kaukason alfabetizazioan dauden erronkak aztertuko dira. Hala bukatuko dira alfabetizazioa sustatzeko mundu mailan antolatu den konferentzia-sorta.

Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Biltzarra (CIE). Genevan (Suitza) izango da, 2008ko azaroaren 24tik 29ra. Hezkuntza integratzailea izango da gai nagusia.

Hiru ekitaldi nagusi, maiztasun jakinez egin ohi direnak: HG egitasmoari buruzko Lantaldearen Bilera, HG egitasmoari buruzko Goi-mailako Taldearen Bilera eta HG egitasmoaren Jarraipena Munduan 2009ko Txostenaren aurkezpena (hezkuntzaren finantzazioari eta gobernantzari buruz izango da oraingoan).

Mundu osoko Hezkuntza-Ministroak eta hezkuntzaren alorreko protagonistak ere bilduko ditu UNESCOk Munduko Ekintza Astea dela-eta. Apirilaren 21etik 27ra izango da aste hori. Kalitatezko hezkuntza bazterketarekin amaitzeko!, hori izango da aurten HG egitasmoaren aldeko kanpainaren gaia.

Hizkuntzen Nazioarteko Urtea ere bada 2008a, eta, beraz, azpimarra egingo da hizkuntzen dibertsitatean eta hezkuntza eleanitzean.

Horrez gain, hezkuntzari lotuta hainbat nazioarteko egun izango da 2008an. Hauek: Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna (otsailak 21), Alfabetizazioaren Nazioarteko Eguna (irailak 8), Irakasleen Munduko Eguna (urriak 5) eta HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Eguna (abenduak 1).

INFORMAZIO GEHIAGO:

Hezkuntza Guztientzat (HG)

UNESCOk hezkuntzaren alorrean gaur egun abian dituen ekimenak:

TTISSA: Saharaz hegoaldeko Afrikan Irakasleak Prestatzeko Ekimena. UNESCOren ekimena, 10 urte ingurukoa, Saharaz hegoaldeko Afrikako 46 herrietan irakasleen prestakuntza-gaitasunak sendotzeko.

LIFE: Alfabetizaziorako Ekimena: Jakin, Ahal izateko. UNESCOren ekimena, Munduko osoko biztanleria analfabetoaren %85 bizi den 35 herrialdetara bideratua.

EDUSIDA: Hezkuntzari eta GIB eta HIESari buruzko Munduko Ekimena. UNESCOk zuzendutako ekimena, Nazio Batuen 10 agentziarekin elkarlanean. GIB eta HIESAren inguruko heziketan erantzun oso bat emate aldera gobernuei laguntzea du xedea.

UNESCOren hezkuntza alorreko jarduerak, herrialdez herrialde

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco