Eskola-Sisteman Giza Eskubideen Hezkuntzarako Nazio
Batuen Erakunde-arteko Koordinazio-Batzordearen (UNIACC) IV. bilera hartu zuen
UNESCOk urtarrilaren 17 eta 18an, Parisko egoitza nagusian.
Batzordeko kide moduan, Giza Eskubideen Hezkuntzarako Munduko Programa (WPHRE)
sustatzen du UNESCOk, Giza Eskubideetarako Goi-Komisarioaren Bulegoarekin
elkarlanean.
Giza eskubideen heziketa lehen eta bigarren mailako hezkuntza-sistemetan
integratzera bideraturik dago programa horren aurreneko fasea. Abian da gaur
egun fase hori. UNIACCen bileran bi gai nagusi eztabaidatu ziren: nola areagotu
eskualde mailako lankidetza batzordea osatzen duten erakundeen artean eta giza
eskubideekin lotutako gaiak nola bultzatu Nazio Batuen erakunde-arteko beste
ekimenetan.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Giza Eskubideen Hezkuntzarako Munduko Programaren Ekintza-Plana
Giza eskubideen aldeko hezkuntza
Hezkuntzarako eskubidea
UNESCO
ETXEA (2006). Hezkuntza Giza Eskubide (pdf – 1.35MB)