Azken berriak
atzera ES|EN
Zibilizazioen Aliantzako Lehen Foroan hartu du parte UNESCOko Zuzendari Nagusiak

UNESCOko Zuzendari Nagusiak, Koichiro Matsuurak, Zibilizazioen Aliantzako Lehen Foroan parte hartu zuen pasa den urtarrilaren 15 eta 16an, Madrilen. Han bildu ziren agintari politikoak, nazioarteko erakundeen eta gizarte zibileko antolakundeen ordezkariak. Helburua: nazioen artean hazten ari den polarizazioari aurre egiteko moduak aztertzea eta kulturen arteko elkar-ulertzea sustatzea.

Foroak 400 partaide inguru bildu zituen. Espainiako Gobernuko Presidenteak, Jos Luis Rodrguez Zapaterok, Turkiako Lehen Ministroak, Recep Tayyip Erdoganek, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, Ban Ki-moonek, eta Zibilizazioen Aliantzarako Idazkaritza Nagusiko Goi-Ordezkariak, Jorge Sampaiok, zabaldu zuten foroa.

UNESCOko Zuzendari Nagusiak lehen osoko bilkuran esku hartu zuen. Globalizazioaren aroan dibertsitatearen kudeaketa-erronkak zein diren aztertu zuten saio horretan. Matsuura Jaunak gogoratu zuen hezkuntzak funtsezko elementua izaten jarraitzen duela kulturen eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzeko, eta gobernuek ardura handia dutela guzti-guztiok kalitatezko hezkuntza izan dezagun hartutako konpromisoak gauzatzeko. UNESCOk eremu horri loturik nazioarte mailan egiten duen koordinazio-lana azpimarratu zuen Matsuurak, eta Erakundea euren esanetara dagoela ziurtatu zien partaideei, beraien herrialdeetan eta eskualde mailan ekimen zehatzak gauzatzen laguntzeko.

Bileran bertan, UNESCOko Zuzendari Nagusiak eta Zibilizazioen Aliantzarako Idazkaritza Nagusiko Goi-Ordezkariak, Jorge Sampaiok, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, identifikatzeko zein eremu zehatzetan jardun litezkeen elkarrekin kulturen eta zibilizazioen arteko elkarrizketa sustatzeko eta elkar-ulertzea, tolerantzia, errespetua eta bizikidetza baketsua indartzeko.

Hitzarmenaren baitan, bi erakundeek jarduera eta ekimen bateratuak hasiko dituzte eta maila guztietako agintari publikoak bilduko dituzte proiektu hauetara, gizarte zibila, GKEak eta sektore pribatua. Hezkuntza, kultura eta zientzia alorretako edukiak garatzea aurreikusten du hitzarmenak, elkarren arteko elkarrizketa eta ulertzea laguntzeko; muga kulturalak gainditze aldera gazteen arteko elkartrukeak areagotzeko; komunikabideak sustatzeko tolerantzia-bektore gisa; eta beste aliantza batzuk ezartzeko, besteak beste, hizkuntzen aniztasuna eta zerumuga kultural desberdinetako ikasleak, ikertzaileak, erlijio-buruzagiak eta zientzialariak gerturatzea ahalbidetuko duten aliantzak.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Zibilizazioen Aliantza

Lehen Foroa Web gunea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco