Azken berriak
atzera ES|EN
URA, uraren euskal agentziaren inaugurazioan parte hartu du UNESCO Etxeak

UNESCO Etxeko Ingurumen arduradun Josu Sanzek eta Ura izateko Giza Eskubidearen arduradun Natalia Uribek Uraren Euskal Agentziaren inaugurazioan parte hartu zuten pasa den urtarrilaren 24an, Miaon. Agintari politikoak, ura kudeatzen duten erakundeetako ordezkariak eta gizarteko antolakundeetako ordezkariak bildu ziren ekitaldian, agentzia sortu berriaren eginkizunak ezagutzeko.

URA, Uraren Euskal Agentziaren aurkezpen ofizialak 200 bat partaide bildu zituen, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Esther Larraaga Ingurumen kontseilaria buru zirela. Kontseilariak ura kudeatzeko beste politika bat iragarri zuen, eraginkortasun, iraunkortasun eta parte-hartze irizpideetan oinarritutako politika.

Inaugurazioan izan zen Carlos Fernndez-Juregui ere, Uraren Hamarkadarako Nazio Batuen arduraduna. Munduko Ur Baliabideen Garapenari buruzko Nazio Batuen 2. Txostena aipatu zuen Fernndez-Jureguik; txosten horrek zehaztu zuen uraren munduko krisia ez dela eskasia-arazoa baizik eta gobernagarritasun-arazoa. Fernndez-Jureguiren arabera, horrek esan nahi du funtsezkoa dela lege zehatz eta egokia izatea, behar beste baliabiderekin, profesional prestatuekin eta inplikatuta dauden eragile guztien parte-hartzearekin.

Agentziaren lanak nazioarteko maila izango duela nabarmendu zuen Lehendakariak eta oroitu zuen munduan 1,100 milioi pertsonek ez dutela ur edangarria eskuratzeko modurik eta 2,600 milioi lagunek ez dutela saneamendu egokirik. 2002an, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak ura izateko eskubidea giza eskubide funtsezkoen artean ezarri zuela ere azpimarratu zuen Lehendakariak eta Milurteko Garapen Helburuekin hartutako konpromisoak berretsi zituen.

Uraren Euskal Agentzia ekainaren 23ko 1/2006 Legearen bidez sortu zen; uraren ingurukoa da aipatutako lege hori. Agentziaren helburua da Euskadin uraren politika gauzatzea. Eusko Jaurlaritzan ingurumen gaietan eskumena duen departamentura atxikirik dago Agentzia.

Argazkia: Carlos Fernndez-Juregui Jn., Uraren Hamarkadarako Nazio Batuen arduraduna.

Prentsa dosierra:

Eusko Jaurlaritza

EITB

Deia: 24/01/07 - 25/01/07

El Correo

Berria

Informazio osagarria:

Nazio Batuen munduko ur-baliabideen Ebaluazio-Programa (WWAP)

UNESCO eta ura (pdf - 80KB)

NBE eta Ura Dosierra

Dokumentazio interesgarria:

WWAP (2006). Uraren Garapenari buruzko Munduko II. Txostena: Ura, guztion ardura.

Txosten osoa

Laburpena (euskaraz) (pdf - 6.2MB)

PNUD (2006). Giza Garapenari buruzko 2006ko Txostena: eskasia baino gehiago: boterea, pobrezia eta munduko ur-krisia.

Txosten osoa

Laburpena (euskaraz) (pdf - 1,03MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco